Irene Iruretak eta Karmele Gorroñok sortutako ilustrazio koloretsuak datorren irailaren 19ra arte egongo dira ikusgai Aiete Kultur Etxean. Irrimarra bikote sortzailearen erakusketa paratu dute Aiete Kultur Etxean Ilustratzailearen Txokoa izeneko programaren barruan. Irrimarra Irene Iruretak (Zumaia) eta Karmele Gorroñok (Galdakao) osatzen dute. Biak Arte Ederretan lizentziatua daude Euskal Herriko Unibertsitatean, eta bertan hasi ziren elkarlanean. […]
Irrimarra bikote sortzailearen erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai
