[Bideoa] Lurrikara baten dardara dakar Itxaro Bordak idatzitako ‘Itzalen tektonika’ poema liburu berriak

Askotariko gaiak landu ditu lan honetan, horien artean daude politika, ekologia, maitasuna… Bordak azken zazpi urteetan tren geltokietan eta hoteletan idatzitako poemekin osatu du lana. Itxaro Bordaren (1959, Baiona) hamahirugarren poemategia dugu Donostian aurkeztu duen Itzalen Tektonika izenburukoa. Askotariko gaiak ageri dira lan honetan: politika, ekologia, maitasuna… horiek guztiak jasotzeko bada liburua berezi egiten duen […]

Read More… from [Bideoa] Lurrikara baten dardara dakar Itxaro Bordak idatzitako ‘Itzalen tektonika’ poema liburu berriak

Itxaro Borda euskaltzainak ‘Mugari tirorik ez’ izeneko idazlan pertsonala irakurri du Sarrera-hitzaldian

Idazleak batez ere, sortzaile ibilbidean idatzi dituen olerkiak eta muga hitzak bere baitan izan dituen eraginak eta esanahiak izan zituen hizpide hitzaldian, baina Ipar Euskal Herriaz, euskalduntasunaz eta feminismoaz ere hitz egin zuen. Euskaltzaindiak 2022ko azaroaren 26an izendatu zuen euskaltzain oso Itxaro Borda idazle baxenabartarra. Akademiaren barne-arauek agintzen dutenari jarraikiz, Sarrera-hitzaldia irakurri zuen larunbatean jendaurrean. […]

Read More… from Itxaro Borda euskaltzainak ‘Mugari tirorik ez’ izeneko idazlan pertsonala irakurri du Sarrera-hitzaldian

Itxaro Borda idazleak Zilarrezko Gehitu Saria irabazi du

Gehitu elkarteak baionarra saritzea erabaki du: “LGTBIQ+ komunitateko emakume olerkari gisa egindako lanean erakutsi dituen ausardiagatik eta zintzotasunagatik, euskararen erabilera erresistentzia gisa aldarrikatuz gizarte patriarkal eta hipermaskulinoan fronte desberdinak biltzen dituen borroka batean”. Itxaro Borda idazleak (Baiona, 1959ko) jasoko du aurtengo Zilarrezko Gehitu Saria, alegia, urtean zehar edo bere ibilbidean LGTBIQ+ komunitateari babes publikoa eman […]

Read More… from Itxaro Borda idazleak Zilarrezko Gehitu Saria irabazi du

[BIDEOA] Itxaro Bordak Amaia Ezpeldoi detektibearen seigarren eta azken lana aurkeztu du

Euri zitalari esker eleberria Donibane Garazin abiatzen da. Istorioaren ardatzean Maddiren desagerpena dago, emakumearen ama detektibearengana joango da alaba aurki dezala eskatuz. Erretiroa hartzear dagoen arren, Ezpeldoik kasua onartuko du. Itxaro Bordak (Baiona, 1959) ia hiru hamarkada iraun duen abenturari amaiera ematea erabaki du. Amaia Ezpeldoi detektibea erretreta hartzera doa Euri zitalari esker (Susa) eleberrian, […]

Read More… from [BIDEOA] Itxaro Bordak Amaia Ezpeldoi detektibearen seigarren eta azken lana aurkeztu du

[BIDEOA] ‘Susmaezinak’ eleberria kaleratu du Itxaro Borda idazleak

Zazpi urteren ostean nobelagintzara itzuli da Itxaro Borda (Baiona, 1959) Susmaezinak eleberriarekin. 80ko hamarkadan girotuta, euskal gatazkaren bi aldeko protagonistak erakutsi nahi izan ditu idazleak haien azalean sartuta. Ausardia nabarmendu du Alberdania argitaletxeko Jorge Gimenez editoreak, Itxaro Bordaren literatura-ezaugarri nagusiak azaltzerako orduan: “Bere ausardia intimoa da, barrutik barrurako sortua, ez desafiozkoa, askatasuna arnas betean barneratzen […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Susmaezinak’ eleberria kaleratu du Itxaro Borda idazleak