[Bideoa] Atef Abu Saif palestinarrak idatzitako infernu baten kronika

Irene Arrarats eta Maialen Catalan itzultzaileek Atef Abu Saif palestinarraren ‘Gazako egunerokoa’ euskarara ekarri dute Berria, Elkar eta Jakinen eskutik. Aleka bildumaren barruan ikusi du argia Gazako egunerokoa liburuak eta gaur aurkeztu dute Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egin duten prentsaurrekoan. Egilea Gazan jaio zen, baina 2019an, Palestinako Aginte Nazionalak Kultura ministro izendatu zuenean, Zisjordaniara […]

Read More… from [Bideoa] Atef Abu Saif palestinarrak idatzitako infernu baten kronika

Joan Mari Torrealdairen ‘Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta’ liburua aurkeztu dute

Lana Berriak, Elkarrek eta Jakinek argitaratu dute, eta Egunkaria-ren kontaketa biltzen du, Torrealdairen bizipenetatik abiatuta. Joan Mari Torrealdai kazetari, idazle eta euskaltzaleak (Forua, 1942-Usurbil, 2020) ia amaitua utzi zuen liburua aurkeztu dute gaur, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. “Liburua idazten ari zela amaitzeko laguntza eskatu zigun, baina atal asko eta egitura prest zituen dagoeneko. Berak egindakoari […]

Read More… from Joan Mari Torrealdairen ‘Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta’ liburua aurkeztu dute

COVID-19 gaitzaren ostean etorkizuna irudikatzeko ditugun usteak eta tresnak aztertuko ditu aurtengo Jakin Jardunaldiak

Uztailaren 16an egingo da Usurbilen. Izena emateko epea zabalik dago hemen. Badugu zer aztertu, zer ikasi, zer aldatu. COVID-19ak agerian utzi ditu gure gizartearen gaitzak, eta horiei erreparatuko die Birusak, distopiak eta mundu berriak Jakin Jardunaldiak, etorkizunera begirako hausnarketan. Horretarako, zortzi aditu eta aritu elkartuko dituzte Usurbilen 2020ko uztailaren 16an: Mario Zubiaga, Joseba Azkarraga Etxagibel, […]

Read More… from COVID-19 gaitzaren ostean etorkizuna irudikatzeko ditugun usteak eta tresnak aztertuko ditu aurtengo Jakin Jardunaldiak