Elkar argitaletxeak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, Joan Mari Irigoien idazle altzatarra hil da gaur 74 urte zituela. “Atsekabez jakinarazten dugu Joan Mari Irigoien, idazlea eta argitaletxeko lankide ohia, hil berri dela, 74 urte zituela, endekapenezko gaixoaldi luze baten ondorioz. Obra miresgarria ekarri zion euskal literaturari eta bizipoza zabaldu zuen beti ingurukoen artean. Gugan bego”. […]
Etiketa: Joan Mari Irigoien
Joan Mari Irigoienek ‘Sorgin-argien ehizan’ poema-liburu berria idatzi eta ‘Babilonia’ nobela klasikoa gaurkotu du
Poesia liburu berrian bere sakoneko kezkak dakarzkigu egileak. Bi argitalpen berrirekin heldu da Joan Mari Irigoien idazlea (Altza, Donostia, 1948) Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkera: batetik, orain dela 33 urte idatzitako Babilonia nobela klasikoaren edizio gaurkotua dakarkigu, Irati Jimenezen sarrera jantzi eta dotore batekin; bestetik, Sorgin-argien ehizan, oraintxe ondu duen poema-liburua, genero honetako zortzigarrena. Poema […]
