Antton Kazabon idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak ‘Elbira Zipitria andereñoa’ liburua aurkeztu dute

Bere lana nagusiki Donostian garatu zuen Elbira Zipitriari aitortza egin eta haurrei ezagutarazten lagundu nahi duen liburua da. Elbira Zipitria andereñoa izenekoa Denonartean argitaletxeko album ilustratua da, Antton Kazabon idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak sortua. Koloretan argitaratua, 36 orrialdek osatzen dute. 800 aleko tirada egin da. Donostia Kulturako liburutegien haur sail guztietan egongo da, eta […]

Read More… from Antton Kazabon idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak ‘Elbira Zipitria andereñoa’ liburua aurkeztu dute

[Bideoa] Patxi Zubizarretak eta Jokin Mitxelenak ‘Munduketariak’ liburua ondu dute Ordiziako Urdaneta eskola publikoaren 50. urteurrenaren harira

Gaztetxoentzako liburu honetan hegazkin baten irudia gelako lurrean irudikatu dute egileek. Eskolan 30 jatorri baino gehiago islatzen dira eta hegazkin horretan bidaiak egiten dituzte ikasleek. Munduketariak liburua (Erein) 31. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren testuinguruan sortu da, publikotasuna, euskalduntzea, aniztasuna eta inklusiboa ardatz eta Patxi Zubizarreta idazlea eta Jokin Mitxelena marrazkilariaren eskutik. Ordiziako Urdaneta eskola publikoak […]

Read More… from [Bideoa] Patxi Zubizarretak eta Jokin Mitxelenak ‘Munduketariak’ liburua ondu dute Ordiziako Urdaneta eskola publikoaren 50. urteurrenaren harira

Jokin Mitxelena hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko

Euskal literatura indartzeko beste urrats bat emateko amoz, datorren udazkenean Jokin Mitxelena ilustratzailea Abadiako eremura joango da istorio berri bat garatzeko. Mitxelena ilustratzaile bezala ezagutu dugu hainbat urtez, baina denboratxo bat bada idazketan ari dela eta Nekatoenean egingo duen lau asteko egonaldian, Puka txakurraren istorio bat osatzeko proposamena aurkeztu du, zortzi urte inguruko haurrei zuzendua. […]

Read More… from Jokin Mitxelena hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko