Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak

Sari banaketa ekitaldia hilaren 24an, astelehena, izango da, 19:00etan Zumaiako Oxford aretoan; ondoren, Esne-berriketan bertso-saio literarioa eskainiko dute Uxue Alberdik eta Amorantek. Literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, Zumaiako Udalak martxan jarritako Julene Azpeitia ipuin lehiaketak baditu irabazleak. Hil honen hasieran bildu zen epaimahaia lan irabazleak aukeratzeko. Bertan izan ziren Ana Urkiza, Castillo Suarez eta Josu Waliño; […]

Read More… from Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak

[BIDEOA] Gerraosteko hamalau emakume langileren lekukotasunak bildu ditu Jon Abrilek ‘Isildutako eskuak’ liburuan

Irudipena dago XX. mendean, gerraostean, emakumeak oro etxean geratu zirela, familia zaintzen eta haurrak hazten, kanpoko lana gizonei utzita. Alabaina, legeek eta usadioek horretara bultzatu arren, izan ziren hainbat andrazko, beharrak eta ausardiak hauspotuta, giroari aurre egin eta hainbat arlotan aritu zirenak. Horien lekukotasunak bildu ditu Abrilek lan berrian. Hamaika lanbide desberdinetan aritutako hamalau emakumeren […]

Read More… from [BIDEOA] Gerraosteko hamalau emakume langileren lekukotasunak bildu ditu Jon Abrilek ‘Isildutako eskuak’ liburuan

Sari Bikoitza dakar aurtengo Tene Mujika Bekak

Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek amatasunari eta feminismoari buruzko elkarrizketa-sorta bat landuko dute. Jon Abrilek, berriz, emakumeen lanbideei buruzko ikerketa bat egingo du. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak urtero antolatzen duten Tene Mujika Bekak. Aurtengoan proiektu ugari eta maila handikoak aurkeztu direla nabarmendu dute eta horien […]

Read More… from Sari Bikoitza dakar aurtengo Tene Mujika Bekak