Jose Antonio Loidiren ‘Hamabost egun Urgainen’ eleberri beltza berrargitaratu dute

Gaur egungo irakurleek 1955eko testua arazorik gabe irakur dezaten finkatu nahi izan du Erein argitaletxeak, Loidiren eta euskararen orduko doinua eta kolorea galdu gabe. Jon Alonso idazlea arduratu da hitzaurrea idazteaz. 68 urte pasatu dira Jose Antonio Loidi Bizkarrondoren Hamabost egun Urgainen nobela beltza lehen aldiz argitaratu zenetik. Genero beltzeko lehen eleberria izan zen euskaraz […]

Read More… from Jose Antonio Loidiren ‘Hamabost egun Urgainen’ eleberri beltza berrargitaratu dute

Jon Alonso idazleak ‘Amaiur bat urtero’ liburua aurkeztu du

  Hilketa bat gertatzen da eta horren berri ematen dute pertsonaia desberdinek, bakoitzak bere ikuspuntutik. Zinema mundua agertzen da, bere gorabeherekin eta bakoitzak duela 500 urteko gertaerei buruz duen ikuspuntua ematen du liburuan. Jon Alonso idazleak Amaiurko Gaztelu elkartea eta (H)ilbeltza ekimenarekin elkarlanean Amaiur bat urtero liburua aurkeztu du. Egileak azaldu duenez, “hasteko, proposamenak bazituen […]

Read More… from Jon Alonso idazleak ‘Amaiur bat urtero’ liburua aurkeztu du

[BIDEOA] ‘Naparra. kasu irekia’ izeneko liburua aurkeztu du Jon Alonso idazleak

Egileak era bateko eta besteko iturrietara joz, ikerketa zabal eta sakon bati ekin dio Naparra. kasu irekia osatzeko. Alonsok 2016ko Tene Mujika beka irabazi zuen proiektu honekin. Jose Miguel Etxeberria Alvarez Naparra, Komando Autonomo Antikapitalistetako militantea eta Iparraldean errefuxiatua, 1980ko ekainaren 11n desagertu zen, norbaitek bahitua. Ordutik ez da haren gorpurik agertu, ez desagerketaren egile […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Naparra. kasu irekia’ izeneko liburua aurkeztu du Jon Alonso idazleak