Jon Arretxek Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan parte hartuko du

Idazle bizkaitarrak Toure detektibearen saga aurkeztu, eta azokako hainbat jardueratan hartuko du parte abenduaren 1etik 3ra bitartean. Jon Arretxe idazlea alde batetik bestera dabil azkenaldian, egun batzuk dira Txerriak eta loreak (Erein) eleberria Donostian kaleratu zuela eta dagoeneko Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan (FIL) dago. Asteazkenera arte hartuko du parte bertan, ostiraletik aurrera, berriz, Durangoko Azokako […]

Read More… from Jon Arretxek Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan parte hartuko du

[Bideoa] Kritika soziala alde batera utzi eta irakurlea dibertitzea nahi izan du Jon Arretxek bere azken eleberriarekin

Txerriak eta loreak da nobelaren izenburua eta umore beltz askorekin datorrela aurreratu du idazleak. Azken urteotan Toureren sagan zentratuta egon ondoren, guztiz bestelako nobela beltza dakarkigu oraingo honetan Jon Arretxe idazlea. Hiri handietako lunpen guneak alde batera utzita, egileak fabulatu duen trama berria bera bizi izandako hiru herrietan garatuko da: Basaurin, Gasteizen eta Arbizun. Eta […]

Read More… from [Bideoa] Kritika soziala alde batera utzi eta irakurlea dibertitzea nahi izan du Jon Arretxek bere azken eleberriarekin

[BIDEOA] Bilboko San Frantzisko auzora itzuli da Jon Arretxeren Toure detektibea

Prostituzioaren lege berriak nola eragingo duen Bilboko San Frantzisko auzoan da eleberriaren gai nagusia. Lyrica garaia (Erein) du izena Basauriko idazleak gaur Donostian aurkeztu duen Toure detektibearen azken liburuak. Sagaren bederatzigarren alea da honakoa. Musikarekin baina, zerikusi gutxi du istorio berriak. Izan ere, egilea azkenaldian zabaldu den droga berriaz ari da lyrika aipatzean. Idazleak adierazi […]

Read More… from [BIDEOA] Bilboko San Frantzisko auzora itzuli da Jon Arretxeren Toure detektibea

[BIDEOA] Josu Zabaletak Jon Arretxeren ‘Intxaurrondo: Intxaurraren hostopeko itzala’ liburua euskaratu du

Arretxek hiru hamarkada behar izan zituen indarrak bildu eta jasandako torturei buruzko lekukotasuna Intxaurrondo, la sombra del nogal liburuan jasotzeko. Gaztelaniaz egin zuen El Garaje argitaletxearen bidez, 2015ean. 1985eko azaroaren 26an guardia zibilak Jon Arretxe (Errenteria, Gipuzkoa, 1964 – Madril, 2017) ohetik altxarazi eta mendira eraman zuten; hondakinak jasotzeko erabiltzen diren plastikozko bi zakutan sartu, momia baten […]

Read More… from [BIDEOA] Josu Zabaletak Jon Arretxeren ‘Intxaurrondo: Intxaurraren hostopeko itzala’ liburua euskaratu du

[BIDEOA] Sumatra uhartean kokatu du Jon Arretxek ‘Trumoiaren alaba’ abentura eleberria

Haur eta Gazte Literaturan idazten duen hirugarren lana da Trumoiaren alaba. Ez da erreza Jon Arretxe (Basauri, 1963) idazlea haur eta gazteentzako liburuak idazten ikustea, literaturan ibilbide oparoa egina duen arren, orain arte bi liburu baino ez ditu argitaratu gaztetxoei zuzenduta: Harresi handirantz (1997) eta Beti iparralderantz (2014). Oraingo honetan Trumoiaren alaba ( Erein) izeneko […]

Read More… from [BIDEOA] Sumatra uhartean kokatu du Jon Arretxek ‘Trumoiaren alaba’ abentura eleberria

[BIDEOA] ‘Mesfidatu hitzez’ izenpean Toure ikertzailearen zazpigarren abentura kaleratu du Jon Arretxek

Basauriko idazleak Parisen kokatu du oraingo honetan protagonista. Aurreko liburuan, Ez erran deus izenekoa, giro urbanoa alde batera utzi eta nekazaritza giro batean kokatu zuen Jon Arretxek (Basauri, 1963) Toure pertsonaia. “Bertan, behingoz, bakea topatuko zuela uste genuen, baina hortik ere alde egin behar izan zuen”. Hala, Mesfidatu hitzez (Erein) nobela berrian Parisera alde egingo […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Mesfidatu hitzez’ izenpean Toure ikertzailearen zazpigarren abentura kaleratu du Jon Arretxek

Nekazaritza girora eraman du Jon Arretxek Toure ikertzailea

Giro urbanoa alde batera utzi eta nekazaritza giro batean ikusiko dugu Jon Arretxeren Toure pertsonaia Ez erran deus (Erein) eleberrian. Lan berri hau Toure ikertzailearen sagako seigarrena da. Protagonista artzaintza lanetan ari dela, motozerra batek asto bati lepoa moztuko dio.  Nobela honetan umorerik ez dela falta aitortu du Ereineko editore Iñaki Aldekoak gaurko aurkezpenean, “ingurua, […]

Read More… from Nekazaritza girora eraman du Jon Arretxek Toure ikertzailea