Danok Oteiza Fundazioaren Adiskideak jaio da, artistaren figura bultzatzeko komunitatea

Atzo, urriak 21, egin zuten komunitatearen aurkezpen ofiziala Fundazioaren egoitzan, Altzuzako Oteiza Museoan. Egun seinalatu hori ospatzeko, askotariko jarduerak antolatu zituzten  eta zenbait diziplinatako artistek parte hartu zuten. Jorge Oteizaren jaiotzaren urteurrenarekin bat eginez, Danok Oteiza Fundazioaren Adiskideak aurkeztu du Jorge Oteiza Museoak, artistaren figura eta pentsamenduaren eta haren sorkuntza- eta kultura-ondarearen inguruan antolaturiko komunitatea. […]

Read More… from Danok Oteiza Fundazioaren Adiskideak jaio da, artistaren figura bultzatzeko komunitatea

Tabakalerak eta Artium museoak Jardun Artistikoentzako Institutuan parte hartzeko deialdia zabaldu dute

Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 14ra arte egongo da zabalik. Donostiako Tabakalera zentroak eta Gasteizko Artium museoak Jardun Artistikoentzako Institutuaren (JAI) seigarren edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Udako arte-eskola da honakoa, artistei zuzendua, eta praktika artistikoa da programaren muina, ikerketa, ekoizpena, pertzepzioa eta lan kritikoa sustatzen dituena. Laugarren urtez jarraian, JAIk Jorge Oteiza Fundazio Museoaren […]

Read More… from Tabakalerak eta Artium museoak Jardun Artistikoentzako Institutuan parte hartzeko deialdia zabaldu dute

Itziar Okarizen ‘Estatuak’ Jorge Oteiza Museoan ikusgai

Artista donostiarraren erakusketa 2021eko otsailaren 28ra arte bisitatu ahal izango da Altzuzako museoan. Azken urteotan, Itziar Okariz (Donostia, 1965) artista eskultura esanguratsuen aurrean jartzen eta haiekin solasaldiak izaten aritu da, eta itxura batean osatu gabe dauden solasaldi horietako batzuk dira, hain zuzen, Estatuak izeneko erakusketa osatzen dutenak. Elkarrizketa horien grabazioek artistaren eta obren arteko komunikazio […]

Read More… from Itziar Okarizen ‘Estatuak’ Jorge Oteiza Museoan ikusgai