Artista arabarrak 1987 eta 1991 urteen artean sorturiko animazio-bideoak bildu dira erakusketa honetarako, artistaren margolan, marrazki eta obra grafikoen testuinguruan. Etxegarai’ko Goti erakusketak Jose Felix Gonzalez Placerren (Gasteiz, 1951-1991) obratik ibilbide bat proposatzen du, margolan, marrazki, obra grafiko eta, bereziki, animazio-film laburren multzo baten bidez; izan ere, euskal animazio-zinemaren aitzindarietako bat izan zen artista arabarra. […]
Gasteizko Artium Museoak Jose Felix Gonzalez Placerren ‘Etxegarai’ko Goti’ erakusketa aurkeztu du
