Jose Luis Zumetaren azken erakusketa Ziburuko Arte Bideak galerian ikusgai

Neurri ttikiak izeneko erakusketa irailaren 6ra arte bisitatu ahal izango da Ziburun. Bertan, formatu txikiko margolanak daude ikusgai. Jose Luis Zumeta artista zendu berriaren erakusketa Ziburuko Arte Bideak galerian paratu dute, irailaren 6ra arte. Neurri ttikiak izenpean, Zumetak berak aukeratutako formatu txikiko piezekin osatu dute erakusketa. Hala, azkeneko urtean margotutako hamabost olio daude ikusgai, horietatik […]

Read More… from Jose Luis Zumetaren azken erakusketa Ziburuko Arte Bideak galerian ikusgai

Jose Luis Zumeta margolaria hil da

Usurbilgo artistak ibilbide luzea egina zuen margogintzan. Informalismoaren jarraitzailea zen; espresionismo abstraktua eta arte figuratiboa ere landu zituen. 81 urte zituela zendu da Jose Luis Zumeta (Usurbil, 1939) margolaria, Donostian. Usurbilgo artistak ibilbide luzea egina zuen margogintzan. Informalismoaren jarraitzailea zen; espresionismo abstraktua eta arte figuratiboa ere landu zituen. Ikusgarriak dira Zumetaren kolore gorriak, horiak eta […]

Read More… from Jose Luis Zumeta margolaria hil da

Jose Luis Zumeta margolariaren artelanak Bilbon ikusgai

Argazkiak: Usoa Zumeta eta Lumbreras galeria Azken bi urte hauetan, Jose Luis Zumetak egindako artelanak bildu ditu Bilboko Juan Manuel Lumbreras galeriak. Denetara 32 lan dira gaurtik hasita, maiatzaren 11ra arte ikusgai egongo direnak: 12 tenpera eta 20 olio, horietatik 10 neurri handikoak dira. Usurbilgo margolariak azkar margotzeko ohitura du, senari kasu eginda eta arrazionaletik […]

Read More… from Jose Luis Zumeta margolariaren artelanak Bilbon ikusgai