[BIDEOA] Josu Martinezek 1977tik 1980ra Joseba Sarrionandiak idatzitako zinema kritika eta komentarioak liburu batean bildu ditu

Buñuel, Kubrick, Chaplin, Bertolucci, Eisenstein, Pasolini, Bergman, Fassbinder, Woody Allen… Zinemaren historiako pelikula eta autore gako asko ageri dira Sarrionandiak hogei urte inguru zituela idatzi zituen kritika eta komentarioetan, 1977tik 1980ra Joseba Sarrionandiak Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkarietan idatzitako zinema kritika eta komentarioen bilduma aurkeztu dute gaur Josu Martinez egileak, Elixabete Garmendia kazetariak eta Sarrionandiak […]

Read More… from [BIDEOA] Josu Martinezek 1977tik 1980ra Joseba Sarrionandiak idatzitako zinema kritika eta komentarioak liburu batean bildu ditu

‘Bizkarsoro’ euskarazko film luzea urtarrilaren 12an estreinatuko dute Euskal Herri osoan

Josu Martinez zinemagileak zuzendutako lehen fikziozko lana da eta 1914tik 1982ra bitartean gertatutako bost istorio erreal kontatzen ditu. Bizkarsoro ez da existitzen, baina Euskal Herriko edozein herri izan zitekeen. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak. Josu Martinez zinemagileak (Bilbo, 1986) zuzendutako lehen fikziozko lan hau […]

Read More… from ‘Bizkarsoro’ euskarazko film luzea urtarrilaren 12an estreinatuko dute Euskal Herri osoan

Josu Martinezek Euskarazko zinemaren historia jasotzen duen liburua aurkeztu du

Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza izeneko argitalpenak zazpigarren arteak gure hizkuntzarekin izandako harremanak aztertzen ditu, eta horretarako, 20. mendea zeharkatzen duen ibilbide bat marraztuz, irudiz eta euskaraz sortutako lanen historia kartografiatzen du. Eibarko Udalak eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) lankidetzan ematen duten Juan San Martin beka irabazi zuen Josu Martinezek 2019an, […]

Read More… from Josu Martinezek Euskarazko zinemaren historia jasotzen duen liburua aurkeztu du