Juan Kruz Igerabidek naturarekiko duen harreman bereziari buruzko liburua ondu du

Liburu hau saiakera bital bat dela dio idazleak. Datuak daude, erreferentzia teorikoak, erreferentzia literario eta filosofikoak, baina batez ere naturaren eta kulturaren artean egindako bidaia pertsonalaren bizipenak ageri dira Igerabideren lan berrian. Haur garaiko oroitzapenetatik hasita, azkenaldion hunkitzen duen aktualitate gordineraino doan autobiografia sentimental bat ondu du Juan Kruz Igerabidek. Gaur aurkeztu du liburua Donostian, […]

Read More… from Juan Kruz Igerabidek naturarekiko duen harreman bereziari buruzko liburua ondu du

Juan Kruz Igerabide idazleak ‘Doneaneko alaba’ eleberria kaleratu du

“Bi zauriren bilakaera txirikordatzen da eleberrian: 36ko gerrak familia batean utzitakoa, bortxaketa bat tarteko, eta narratzaileak gorputzean eta psikean nozitutakoa”. Gutun luze baten eran egituratua, “eleberri sendo eta umotu” batekin dator Juan Kruz Igerabide (Aduna, 1956) oraingoan. Doneaneko alaba izenburupean, narratzaileak iloba bati idazten dio, gauzak argitzeko baino gehiago bere baitan daraman aspaldiko karga iraultzeko […]

Read More… from Juan Kruz Igerabide idazleak ‘Doneaneko alaba’ eleberria kaleratu du

[Bideoa] Juan Kruz Igerabide idazleak ‘Noiz arte arrazoi’ aforismo-bilduma aurkeztu du

Bildutako aforismoen abiapuntua Adam Zagajewski poetaren gogoeta batean kokatu du egileak. Koldobika Jauregi margolariak propio egin ditu marrazkiak libururako. Bideokonferentziaz aurkeztu du gaur, Juan Kruz Igerabidek Noiz arte arrazoi izeneko aforismo-liburua. Idazle adunarrarekin batera, Koldobika Jauregi margolari eta eskultoreak eta Jorge Gimenez Bech Alberdaniako editoreak hartu dute parte. “Literaturaren maparen kartografo finenetariko bat” dela esanez aurkeztu […]

Read More… from [Bideoa] Juan Kruz Igerabide idazleak ‘Noiz arte arrazoi’ aforismo-bilduma aurkeztu du