Julen Apella Santamaria idazleak irabazi du aurtengo Augustin Zubikarai nobela beka

Lanaren anbizio linguistiko zein intelektuala azpimarratu du epaimahaiak irabazlearen dohainak zehaztean. Julen Apella Santamaria idazle berriztarrak irabazi du Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai nobela beka saria. Aurkezturiko ia hogei lanen artean, Abizen berri bat izenekoa hautatu du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak, eta, horrenbestez, Apellak eramango du zortzi […]

Read More… from Julen Apella Santamaria idazleak irabazi du aurtengo Augustin Zubikarai nobela beka

Julen Apellaren ‘Postal bat desertuan’ liburua kalean da

Lan honekin Donostia Kultura VI. Poesia Saria irabazi du Berrizko idazle gazteak. Julen Apellaren lehen liburua da Postal bat desertuan eta argitalpen honekin irabazi du, hain zuzen, Donostia Kultura Poesia Lehiaketako VI. sari nagusia. 1998an Berrizen jaioa, Euskal ikasketetan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak Masterrak egin zituen unibertsitate […]

Read More… from Julen Apellaren ‘Postal bat desertuan’ liburua kalean da

Julen Apellaren ‘Postal bat desertuan’ lanak irabazi du Donostia Kultura VI. Poesia Lehiaketa

Eli Tolaretxipik, Itxaro Bordak eta Aritz Gorrotxategik osatutako epaimahaiaren arabera, “ahots gazte baino sendo bat dago liburuaren atzetik, erreferentzia eta eragin ugari erakusten duena”. Julen Apella idazlearen (Berriz, 1998) ‘Postal bat desertuan’ lanak irabazi du idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura VI. Poesia Lehiaketa. Euskal ikasketetan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta Literatura Konparatua eta […]

Read More… from Julen Apellaren ‘Postal bat desertuan’ lanak irabazi du Donostia Kultura VI. Poesia Lehiaketa