Kantauri itsasoari buruzko dokumentala da eta apirilaren 4an helduko da zinema aretoetara. Xabier Minak eta Isaias Cruzek zuzendu dute Kantauri izeneko dokumentala, eta Kantauri itsasoaren sakonenera eramango dute publikoa Marta Felurian apnean adituarekin batera, “gure itsasoaren aberastasun ekologikoa eta hura kontserbatzearen garrantzia erakutsi nahi izan dugu”. Filma datorren martxoaren 24an estreinatuko dute, 19:00etan, Donostiako Kursaalean […]
Xabier Mina eta Isaias Cruzen ‘Kantauri’ dokumentalak inauguratuko du Gnat jaialdia, martxoaren 24an, Donostiako Kursaalean
