[Bideoa] ‘Harrizko bihotza’, Karmele Jaio idazlearen taupaden alfabetoa kalean da

Idazle gasteiztarrak azken urteetan ingurura begiratzeak sortu dizkion zenbait emozio eta hausnarketa bildu ditu lan berezi honetan: apunteak, ametsak, oroitzapenak, hausnarketak, pasadizoak. “Behin entzun nion amumari hobe dela harrizko bihotz bat izatea, munduko minetatik babestuta egoteko. Bizitza errazagoa litzatekeela gehiegi sentitzen ez duen bihotz batekin, mundu hau blindatutako bihotzentzat pentsatuta baitago. Ordutik askotan egin dut […]

Read More… from [Bideoa] ‘Harrizko bihotza’, Karmele Jaio idazlearen taupaden alfabetoa kalean da

Eneko Bidegain eta Karmele Jaio, 2023ko 111 Akademiaren Sariko finalistak

Akademiakideek Bichta éder eta Maitasun kapitala lanen artean hautatu behar izango dute sariduna. Dena ondo bidean, Akademiak apirilaren amaieran emango du ezagutzera 2023ko 111 Akademiaren Saria. 2023. urteko 111 Akademiaren Saria nori eman erabakitzeko 111 Akademiak hirugarren eta azken bozketa txanda martxan jarri berri du. Castillo Suarezen Alaska, Eneko Bidegainen Bichta éder, Oihane Amantegiren Cayo Hueso, Josebe […]

Read More… from Eneko Bidegain eta Karmele Jaio, 2023ko 111 Akademiaren Sariko finalistak

[Bideoa] Maitasunari buruzko eleberria kaleratu du Karmele Jaiok ‘Maitasun kapitala’ izenburupean

Nobela bereziki emakumeek maitatzeko ikasi duten moduan zentratzen da. Hala, liburu honetako protagonistak, Olgak, maitatzeko modu horrekin amaitu eta maitatzeko modu berri bat eraiki nahiko du. Literaturan, artean, musika eta beste kultur espresiobide batzuetan etengabe jorratu den gai batekin itzuli da Karmele Jaio idazlea literaturara: Maitasuna. Maitasun kapitala jarri dio izenburua gaur, Donostian aurkeztu duen […]

Read More… from [Bideoa] Maitasunari buruzko eleberria kaleratu du Karmele Jaiok ‘Maitasun kapitala’ izenburupean

Karmele Jaiok 22.Korrikarako idatzi duen mezua

Herri honen eztarritik ateratako irrintzi bat. Hori da Korrika. Oihu honek hogeita bigarrenez erakutsi digu hizkuntza bat ez dela hitzekin egiten bakarrik, hitzekin eta gorputzekin baizik. Belaun eta hanken gainean trostan eraman daitekeela hitza; dardara, arnasestu eta izerdi artean pasatu ahal zaiola elkarri eskutik eskura. Hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena du Korrikak. Gure a e […]

Read More… from Karmele Jaiok 22.Korrikarako idatzi duen mezua

Karmele Jaiok Guadalajarako Liburu Azokan parte hartuko du “Aitaren etxea” eleberriarekin

Idazleak Los lectores presentan programan parte hartuko du online, bihar, abenduak 1, (12:30ean Mexikoko orduan, eta 19:30ean Euskal Herrikoan). Euskal literaturak bere espazioa izango du berriro ere abenduaren 6ra arte egingo den Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan (FIL), Mexikon. Pandemiaren ondorioz, aurten online egingo bada ere, urtero milaka profesional, editore eta egile elkartzen dira Iberoamerikako literatura jaialdi […]

Read More… from Karmele Jaiok Guadalajarako Liburu Azokan parte hartuko du “Aitaren etxea” eleberriarekin

Karmele Jaiorentzat Euskarazko Literatura Euskadi saria

Aitaren etxea eleberriagatik eman diote saria Jaiori. Iñigo Astizek, berriz, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura saria eraman du eta Miren Asiainek Ilustrazio saria. Eusko Jaurlaritzak gaur iragarri ditu Euskadi Literatura sarien lehen irabazleak: Euskarazko Literaturaren atalean, Karmele Jaio idazleari eman diote saria Aitaren etxea eleberriagatik. Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako lanen atalean, berriz, Iñigo Astizentzat […]

Read More… from Karmele Jaiorentzat Euskarazko Literatura Euskadi saria

Karmele Jaioren ‘Aitaren Etxea’ eleberriak irabazi du 2019ko 111 Akademiaren Saria

Txanda guztietan Jaioren eleberria izan da bozkatuena, eta Bernardo Atxagaren Etxeak eta hilobiak eleberria izan du lehiakide azken bueltan. Ezohiko egoera dela eta, aurten ez da jendaurreko sari-emate ekitaldirik egingo. 111 Akademiak Karmele Jaiori emango dio 2019ko 111 Akademiaren Saria. Akademiakideek Jaioren Aitaren etxea eleberria izendatu dute 2019ko libururik gogokoen. 111 Akademiak 201 kide ditu […]

Read More… from Karmele Jaioren ‘Aitaren Etxea’ eleberriak irabazi du 2019ko 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaio eta Bernardo Atxaga dira 2019ko 111 Akademiaren Sariko finalistak

Akademiakideek  Jaioren Aitaren etxea eta Atxagaren Etxeak eta hilobiak lanen artean hautatu beharko dute sariduna. 2019. urteko 111 Akademiaren Saria nori eman erabakitzeko 111 Akademiak bigarren bozketa txanda amaitu berri du, martxoaren 6an martxan jarri eta hilaren azkenera arte zabalik eduki duena. Hala, bigarren botazio txandan Karmele Jaioren eleberria izan da boto gehien jaso dituena, […]

Read More… from Karmele Jaio eta Bernardo Atxaga dira 2019ko 111 Akademiaren Sariko finalistak

[BIDEOA] Karmele Jaio idazleak ‘Aitaren Etxea’ izeneko eleberria kaleratu du

Aitaren Etxea (Elkar) izeneko eleberria kaleratu du Karmele Jaio (Gasteiz, 1970) idazleak. Lan berri honekin eleberrigintzara bueltatu da bederatzi urteren ostean. Tartean, ipuin bilduma eta poesia liburu bana ondu ditu. Aitortu duenez, istorio luze batean barneratzeko gogotsu zegoen. Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editorearen ustez, Aitaren Etxea eleberria Jaioren lanik ausartena eta borobilena da. […]

Read More… from [BIDEOA] Karmele Jaio idazleak ‘Aitaren Etxea’ izeneko eleberria kaleratu du