[Bideoa] Friedrich Engelsen ‘Etxebizitzaren auzia’ liburua euskaratu du Ane Garciak Katakrak argitaletxearen eskutik

Kapitalismoan etxebizitza ulertzeko eta jabetza pribatuan oinarritutako mundu baten kontra pentsatzeko eta ekiteko liburua da Etxebizitzaren auzia. Idazleak duela 150 urte idatzi zuen, baina garai hartako arazoez gain, gaur egungo arazoak ere identifika daitezke liburuan. Volkstaat aldizkari politikoan Pierre-Joseph Proudhon filosofo anarkistak eta Arthur Mühlberg medikuak etxebizitzaren auziari buruzko artikuluei erantzuteko asmoz, 1872an Friedrich Engels […]

Read More… from [Bideoa] Friedrich Engelsen ‘Etxebizitzaren auzia’ liburua euskaratu du Ane Garciak Katakrak argitaletxearen eskutik

[BIDEOA] Epikuroren ‘Zoriontasunaren defentsan’ euskarazko bertsio berria aurkeztu dute Javier Aguirrek eta Jonathan Lavillak

Bertsio berrituak betiko kezka eta arazo batzuei modu unibertsalean erantzuna ematen die. 28 urte igaro dira Cristina Lasak eta Javier Aguirrek Epikuro filosofoaren testu moralak euskarara lehen aldiz ekarri zituztenetik. Erein eta Iralka argitaletxeekin argitara eman zituzten, baina bertsio horiek aspaldi deskatalogatu ziren eta abagunea profitatuz, euskal bertsio berri bat sortu ahal izan dute Aguirrek […]

Read More… from [BIDEOA] Epikuroren ‘Zoriontasunaren defentsan’ euskarazko bertsio berria aurkeztu dute Javier Aguirrek eta Jonathan Lavillak

[BIDEOA] Danele Sarriugartek Assata Shakurren ‘Autobiografia bat’ liburua euskaratu du

Katakrak argitaletxearen eskutik ekarri du euskarara Pantera Beltzak eta Beltzen Askapenerako mugimenduko kidea ohiaren liburua. Danele Sarriugartek Assata Shakurren Autobiografia bat liburua euskaratu du Katakrak argitaletxearen eskutik. Ameriketako Estatu Batuetan nagusi zen arrazismoaren aurka beste asko bezala altxatu zen emakumea da Shakur. Pantera Beltzak eta Beltzen Askapenerako mugimenduko kidea izan zen. Liburua Assata Shakur atxilotzen […]

Read More… from [BIDEOA] Danele Sarriugartek Assata Shakurren ‘Autobiografia bat’ liburua euskaratu du

[Bideoa] Ekaitz Sirventek Antonio Gramsci pentsalari eta politikariaren ‘Kartzelako gutunak’ euskaratu du

Katakrak argitaletxearen eskutik ikusi du argia liburuak. Lanak hamaika urtetako kartzelaldi luze baten alde guztiak jasotzen ditu. Ekaitz Sirvent itzultzaileak Antonio Gramsci pentsalari eta politikari italiarrak idatzitako Kartzelako gutunak izeneko liburua ekarri du euskarara, Katakrak argitaletxearen eskutik. Hedoi Etxarte argitaletxeko kidea izan da gaur Donostian egindako aurkezpenean, eta bertan azaldu duenez, “erronka handi bat” izan […]

Read More… from [Bideoa] Ekaitz Sirventek Antonio Gramsci pentsalari eta politikariaren ‘Kartzelako gutunak’ euskaratu du

[Bideoa] Amaia Astobizak Silvia Federiciren ‘Larruazalaren periferiaz haraindi’ saiakera euskaratu du

Liburu honetan, pentsalari eta idazle italiarrak azken hilabete eta urteetan egindako lanak antolatu ditu eta zentzu bat eman die. Amaia Astobiza hizkuntzalari eta itzultzaileak Katakrak argitaletxeak argitaratutako Larruazalaren periferiaz haraindi saiakera liburua ekarri du euskarara. Silvia Federici idazle eta pentsalari italiarraren laugarren itzulpena du Astobizak. Donostian egin dute liburuaren aurkezpena Hedoi Etxarte eta Maitane Unzu […]

Read More… from [Bideoa] Amaia Astobizak Silvia Federiciren ‘Larruazalaren periferiaz haraindi’ saiakera euskaratu du