Hizkuntza eskubideak bermatzeko eskaerei entzungor

Azken egunotan hainbat hedabidek aurreratu dute Estatu espainiarreko Ministroen Kontseiluak epe laburrean onartuko duela Ikus-entzunezkoen Lege Orokorra. Aurreratutako berri horietan guztietan berezko hizkuntzei buruz egindako alegazioak kontuan hartuko ez direla jasotzen ari da. Uztailean zabaldu zuen Estatu espainiarreko gobernuak Ikus-entzunezko Lege Orokorraren aurreproiektuari ekarpenak egiteko bigarren aukera. Euskalgintzaren Kontseiluak, Topaguneak, Hekimenek, Tokikomek eta Pantailak Euskarazek […]

Read More… from Hizkuntza eskubideak bermatzeko eskaerei entzungor

Eskubide-murrizketak salatzeko manifestazioa antolatu dute uztailaren 2rako, Iruñean

Mobilizazioa 18:30ean abiatuko da Baluarteko plazatik. Euskalgintzearen Kontseiluak eskubide-murrizketak salatzeko manifestazioa antolatu du Iruñean, uztailaren 2rako, Euskaraz bizitzearen alde, batuz. Eskubide murrizketarik ez! lelopean. Mobilizazioa 18:30ean abiatuko da Baluarteko plazatik. Iruñeko Katakrak liburu-dendan egin dute manifestazioa aurkezteko agerraldia, eta, bertan, 2019ko urrian, Nafarroako Justizia Auzitegiak administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzen duen 103/2017 Dekretuaren hainbat artikulu baliogabetzeko […]

Read More… from Eskubide-murrizketak salatzeko manifestazioa antolatu dute uztailaren 2rako, Iruñean

Paul Bilbao: “Egun indarrean dagoen legeriak uzten dituen aukerak auzitegietatik epaien bidez ixten ari dira”

Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldi berezia egin du, gaur, Bilboko EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko astean Irungo Udaltzaingorako deialdi publikoko hizkuntza eskakizuna atzera bota ondoren, epaiari buruzko irakurketa egiteko. Agerraldian Kontseiluko idazkari nagusiaz gain, bilgunea osatzen duten hainbat eragileetako ordezkariak izan dira: AEK, Berria, Euskal Herriko Ikastolak, Elkar, Euskaltzaleen Topagunea, IKA, EMUN, EHE, Elhuyar, Hizkuntz Eskubideen Behatokia, […]

Read More… from Paul Bilbao: “Egun indarrean dagoen legeriak uzten dituen aukerak auzitegietatik epaien bidez ixten ari dira”

Euskalgintzako ehun lagun baino gehiago izango dira Kontseiluaren mintegietan

Hizkuntza-politika berrirako bide-orria ezagutzera eman, eztabaidatu, ekarpenak egin eta adostasuna erdiesteko antolatu da mintegia. Zehazki, bost mintegi antolatu dira, guztiak online: otsailaren 10, 11, 16, 19 eta martxoaren 5ean. Kontseilua hizkuntza politiketan eragiteko adostasun sozial zabalak josten ari da. Izan ere, egungo errealitateari erantzunen dioten hizkuntza-politika aurrerakoiagoak behar direla uste du Kontseiluak, “hizkuntza-eskubideak eta gizarte […]

Read More… from Euskalgintzako ehun lagun baino gehiago izango dira Kontseiluaren mintegietan

Kontseiluak Eskubide Digitalen Gutunean hizkuntza-eskubideak berariaz jasotzeko proposamena aurkeztu du

Paul Bilbaok ohartarazi du gutunak hizkuntzen auzia eta hizkuntza-eskubideak alboratu dituela. “Ingurune digitala gure eguneroko bizitzan hartzen ari den garrantzia kontuan hartuta, beharrezkoa da eremu horietan herritarroi dagozkigun eskubideak zerrendatzea; halere, tamalez, eta beste behin, estatuak ez dio erreparatu hizkuntza-errealitateari”. Estatu Espainiarreko Gobernuko Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak Eskubide Digitalen Gutuna egiteko prozesu parte-hartzaileari […]

Read More… from Kontseiluak Eskubide Digitalen Gutunean hizkuntza-eskubideak berariaz jasotzeko proposamena aurkeztu du

Nafarroa Suspertu planari hizkuntza-irizpidea ardatz duen proposamena egin diote Kontseiluak eta Behatokiak

Gizarte berdinzaleagoaren alde, hizkuntza irizpideak ere kontutan hartu behar direla dioaurkeztutako txostenak. Kontseiluak eta Behatokiak elkarrekin osatutako Nafarroa Euskaratik suspertu txostenarekin Nafarroako Gobernuak abiatutako Nafarroa Suspertu 2020-2023 ekimenari ekarpena egin diote. Izan ere, Nafarroa Suspertu Nafarroako Gobernuak COVID-19ak eragindako egoeratik “sendoago” eta “kohesionatuago” ateratzeko martxan ipini duen ekimena da. Baliabide publiko zein pribatuak baliatuta, gizarte […]

Read More… from Nafarroa Suspertu planari hizkuntza-irizpidea ardatz duen proposamena egin diote Kontseiluak eta Behatokiak

Idurre Eskisabel, Josu Amezaga eta Amelia Barquin ‘Euskara ere normalitaterantz?’ mahai-inguruan

‘Geroa euskaratik’ kanpainaren baitan, elkarlanean antolatu dute mahai-ingurua Kontseiluak eta Martin Ugalde Foroak. Ekainaren 4an izango da Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Kontseiluaren arabera, normalitate berri bat dugu jokoan , “COVID-19ak agerian utzi dituen hutsune eta desberdinkeriei aurre egiteko bestelako neurri eta erabakiak hartu behar baitira”. Eta iparrorratz horretan euskarak ere egon behar duela ziur […]

Read More… from Idurre Eskisabel, Josu Amezaga eta Amelia Barquin ‘Euskara ere normalitaterantz?’ mahai-inguruan

Euskara ardatz hartuta, ‘Geroa euskaratik’ kanpaina abiatu du Kontseiluak

Gizarte berdinzale eta demokratikoagoa eraikitzeko, euskarak ere erdigunean egon behar duela eskatuko du kanpainak. Covid-19ak sortutako krisiak euskalgintzan nahiz bestelako gizarte esparruetan hainbat hutsune agerian utzi dituela adierazi du Kontseiluak, “herritarren arteko desberdinkeria eta zaurgarrienekiko bazterketa begi bistakoa izan da, normalitatea deitu izan duten hori ez zelako denona. Hizkuntza eskubideen etengabeko urraketek agerian utzi dute […]

Read More… from Euskara ardatz hartuta, ‘Geroa euskaratik’ kanpaina abiatu du Kontseiluak