Euskarari pizkunde berri bat emateko unea

AEKk euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa eta helduen euskalduntzea lehen lerrora ekartzea eskatu du. “Korrika sortzeko arrazoiek hor segitzen dute, zoritxarrez, 45 urte geroago. Presa dugu, euskararen etorkizuna jokoan baitago”. 1980an abiatu zen lehenengo Korrika Oñatiko Unibertsitatetik, efemerideaz baliatuta, AEKk Korrikaren sortzaileak eta 1980ko lasterketaren hasieran protagonista izan zirenak omendu zituen larunbatean, euskararen aldeko ekimenaren aurreneko edizioa […]

Read More… from Euskarari pizkunde berri bat emateko unea

Korrikaren garra piztu da

Euskara gara lelopean, euskararen herria zeharkatuko du 24. Korrikak martxoaren 19tik 29ra, Atharratzetik Bilbora. Omendua, bestalde, Errigora izango da. AEKk Korrikaren 24. edizioaren aurkezpen-ekitaldia egin du gaur, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean. Oraingo honetan, euskararen aldeko mobilizaziorik handiena Atharratzen abiatuko da, martxoaren 19an; gero, hamar gauren eta hamaika egunen buruan, Bilbon amaituko da. Bertan, lekuko barruko […]

Read More… from Korrikaren garra piztu da

‘Euskara eroso ikasi eta bizi’ matrikulazio-kanpaina abiatu du AEKk

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan A1n, A2n eta 16-18 urteko gazteek C1en merkeago izango dute matrikula. Nafarroan ildo horri jarraituz, A1ekoek %100era arte berreskuratu ahalko dute. Ipar Euskal Herrian ere formaziorako aukera eskaintzen dute enpresek, eta langileek doan dituzte euskara-ikastaroak. Irailarekin batera, AEKren matrikulazio-kanpaina berria iritsi da, Euskara eroso ikasi eta bizi lelopean. Azaldu dutenez, “Euskal […]

Read More… from ‘Euskara eroso ikasi eta bizi’ matrikulazio-kanpaina abiatu du AEKk

AEK-k III. Kultur Sorkuntza Beka abiatu du euskal kultura babestu eta sustatzeko asmoz

Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 25. Korrika kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2027ko azarotik aurrera, 25. Korrikak iraun bitartean, hain zuzen. Proposamenak urriaren 31ra bitartean aurkeztu beharko dira. AEK-k lan bat saritzen du bi urterik behin, Korrika kulturalaren bidez. “Beka honen xedea euskal kulturaren baitako sormen lanak bultzatzea da, eta, 25. Korrikatik aurrera, Korrika […]

Read More… from AEK-k III. Kultur Sorkuntza Beka abiatu du euskal kultura babestu eta sustatzeko asmoz

Euskarak egun dituen erronkak erdigunean jartzeko dokumentala ontzeko diru bilketa kanpaina abiatu dute

Jalgi Hadi! jarri diote izena proiektuari eta Korrikak lotzen dituen zazpi lurraldeen bitartez euskararen iragana, oraina eta etorkizunari buruz hausnartu nahi dute. Mirokutana ekoiztetxeak eta AEK-Korrikak Jalgi Hadi proiektua jarri dute martxan. Helburua euskararen iragana, oraina eta etorkizuna ardatz izango dituen dokumentala diruz laguntzea izango da. “ Jalgi Hadi izeneko Crowdfunding kanpaina abian jarri dugu, […]

Read More… from Euskarak egun dituen erronkak erdigunean jartzeko dokumentala ontzeko diru bilketa kanpaina abiatu dute

Azarotik aurrera Badon* opera garaikidea 23. Korrikaren ekitaldi kultural nagusia izango da

I. Bekaren emaitzarekin batera, Kultur Sorkuntzarako II. Bekarako lanak aurkezteko deialdia zabaldu dute gaur. Honetan parte hartzeko urriaren 31ra arte egongo da dokumentazioa bidaltzeko epea zabalik. AEK-k Korrikaren 22. edizioan aurreratu zuen bezala, datorren urteko edizioak ekarriko duen berrikuntzetako bat kultur lan baten ekoizpena izango da, Korrika Kulturalaren aterkiaren pean eskainiko dena. Horretarako, Korrika-AEK Kultur […]

Read More… from Azarotik aurrera Badon* opera garaikidea 23. Korrikaren ekitaldi kultural nagusia izango da

Ane Elordi izango da Korrikaren arduradun nagusi berria

Elordik Asier Amondori hartu dio lekukoa. Asier Amondoren lekukoa jasota, Ane Elordi (Zornotza, 1991) izango da Korrikaren arduradun nagusia oraindik aurrera. Hala erabaki zuen AEK-k azken Batzar Nagusian. Amondok, hala ere, AEKn beste eginkizun batzuetan jarraituko duela iragarri du. Elordiren esanetan, “Korrika kolore, iritzi eta pentsamolde desberdin asko elkartzen dituen Euskal Herriko egitasmo bakarrenetakoa da, […]

Read More… from Ane Elordi izango da Korrikaren arduradun nagusi berria

Korrikak lekukoa pasa dio Euskaraldiari

2022an euskaltzaleak kalera ateratzeak, euskararen aldeko ekimen jendetsuek eta euskararen ezagutza zein erabilera areagotzeko urrats sendoek berebiziko garrantzia dutela nabarmendu dute bi ekimenetako arduradunek. Korrika eta Euskaraldiako arduradunek 2022a hitzaren eta ekintzaren urtea izango zela  azaldu zuten urte hasieran. Izan ere, urte berdinean ziren burutzekoak 22. Korrika eta Euskaraldiaren hirugarren edizioa, eta ekimen bietako antolatzaileek […]

Read More… from Korrikak lekukoa pasa dio Euskaraldiari

Ediziorik maitatuena eta zainduena izan da aurtengo Korrika

Edizio berriak eta berrituak egiten jarraitzeaz gain, euskal gizarteari Korrika eskainiko zaio euskararen olatua handitzen jarraitzeko. Atzoko Korrikaren amaiera eta festa arrakastatsuaren ondoren, 22. edizio honen lehendabiziko balantzearen berri emateko bildu dira gaur AEKko ordezkariak, Donostiako Bulebarrean. “Egin dugu! Oso Korrika garrantzitsua izan da!”, hitz horiekin eman diote hasiera agerraldiari. Bertan, adierazi dutenez, “oso garrantzitsua” […]

Read More… from Ediziorik maitatuena eta zainduena izan da aurtengo Korrika

AEK-k doako ezagutzaren unibertsalizazioaren beharra jorratuko duen dinamika abiatu du

Ekimenaren gakoa da azpimarratzea euskara ikasi nahi duten herritarrek dohainik jarduteko parada izan behar dutela. Dinamika horren lehendabiziko aurkezpena gaur goizean egin da Bilboko Kalderapekon. Bertan Alizia Iribarren AEKko koordinatzaile nagusiak, Asier Amondo Korrikako arduradunak, eta Garbilan eta Iberdrola enpresetako hainbat langilek hartu dute parte. Hitzekin. Denok euskara doan. Langileok prest dinamikaren ildoetako bat azaldu […]

Read More… from AEK-k doako ezagutzaren unibertsalizazioaren beharra jorratuko duen dinamika abiatu du