Irailaren 10ean eta 11n egingo da bigarren edizioa eta parte-hartzaileek 24 orduko epea izango dute film labur bat egiteko. Lehiaketan edonork parte hartu dezake. Horretarako, laburesanda@berbaro.eus helbidera idatzi beharko dute interesa dutenek. Durangoko Berbaro euskara elkarteak Labur Esanda izeneko film laburren lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du datorren irailaren 10 eta 11rako, San Agustin Kultur Gunean. […]
Durangoko Berbaro euskara elkarteak ‘Labur Esanda’ lehiaketaren bigarren edizioa aurkeztu du
