Landura izena du idazle azpeitiarrak gaur Susa argitaletxearen eskutik Donostiako Pandora tabernan aurkeztu duen poema liburua. Hiru urte pasatxoren ostean, Jose Luis Otamendi idazlea (Azpeitia, 1959) bueltan da Landura izeneko poema liburuarekin. Egilearen ustez, “liburuak batasuna du, baldin eta batasuntzat hartu baliteke nik azken urte hauetan bizi izan ditudan kezka nagusienetako batzuk, eta hor biltzen […]
