Bilboko Lautan Hiru antzerki-jaialdiak ‘antzerkiaren gorputzari’ erreparatuko dio aurten

Seigarren edizioa lau ostegunetan egingo da (otsailaren 8an, 15ean, 22an eta 29an), eta guztira zortzi ekitaldi eskainiko dira: bost antzezpen, bakarrizketa bat, tailer performatibo eta parte-hartzaile bat, eta bi irakurraldi dramatizatu. Lautan Hiru antzerki-jaialdiak Bilboko Zazpi Kaleetako bazterrak astinduko ditu aurten ere. Otsaileko lau ostegunetan, euskarazko antzerkia izango da nagusi hiriburuko Alde Zaharrean. Aurten, otsailaren […]

Read More… from Bilboko Lautan Hiru antzerki-jaialdiak ‘antzerkiaren gorputzari’ erreparatuko dio aurten

Iruñeko La Piel konpainiak jasoko du 2024ko Lautan Hiru laguntza, ‘Beren izenez’ lanagatik

Epaimahaiaren arabera antzezlan irabazleak “gidoi landua du, kolpe barregarriz beterikoa, absurdo samarra eta egoera are absurdoago batean gertatzen dena: pertsonaietako baten aitaren gaubeilan, hots, kartoizko hilkutxaren aurrean”. Konpainiak 2.000 euroko saria eskuratuko du eta antzezlana datorren urteko otsailean antolatuko den Lautan Hiru jaialdian estreinatuko da. Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen 2020an, Bilboko Udalaren […]

Read More… from Iruñeko La Piel konpainiak jasoko du 2024ko Lautan Hiru laguntza, ‘Beren izenez’ lanagatik