[BIDEOA] Beatriz Fernandez idazleak ‘Ariadnaren haria. Sexua eta generoa hizkuntzaren labirintoan’ saiakera plazaratu du

Susa argitaletxeko Lisipe bilduman ikusi du argia lanak. Lanak lihozko hiru hari gorri ditu eta kapitulu bana ardazten dute. “Lehenak genero (gramatikalaren) gatazkaren bideetatik eramango gaitu”; emakumeen eta gizonen elkarrizketetako asimetriak esploratuko ditugu bigarrenari esker, eta hirugarren eta azken haria eskura dugula, irainez eta madarikazioez, alegia, tabu hitzez eta tabuak saihesteko estrategiez gogoeta egingo dugu”. […]

Read More… from [BIDEOA] Beatriz Fernandez idazleak ‘Ariadnaren haria. Sexua eta generoa hizkuntzaren labirintoan’ saiakera plazaratu du

[Bideoa] Haurdunaldi subrogatuen inguruko analisi feministak bildu ditu June Fernandezek ‘Aingeruak eta neskameak’ saiakeran

Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministaren baitan ikusi du argia liburuak. Haurdunaldi subrogatuen inguruko analisi feministak bildu ditu June Fernandez idazle eta kazetariak (Bilbo, 1984) Aingeruak eta neskameak izeneko saiakeran. Lana ontzeko pluraltasuna nabarmendu nahi izan du egileak, “ertz asko ditu ordezkapen bidezko ernalketak, eta horiei heldu nahi diegu liburu honetan, ezagutza alor eta ildo politiko […]

Read More… from [Bideoa] Haurdunaldi subrogatuen inguruko analisi feministak bildu ditu June Fernandezek ‘Aingeruak eta neskameak’ saiakeran

[BIDEOA] Umorearen aldebikotasunaren inguruan ikertu du Ane Labakak ‘Algara mutilatuak’ saiakeran

Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministaren baitan kaleratu du liburua egileak. Ane Labaka (Lasarte, 1992) idazle eta bertsolariak Algara mutilatuak saiakera argitaratu du Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministaren baitan. Labakak algararen erauzketari heldu dio liburua ontzeko. Emakumezkoen gorputzetan fenomeno hori nola ematen den ikertzea izan du jomuga. “Umorearen aldebikotasunaz hitz egin, hausnartu eta ikertu nahi izan […]

Read More… from [BIDEOA] Umorearen aldebikotasunaren inguruan ikertu du Ane Labakak ‘Algara mutilatuak’ saiakeran

Uxue Alberdik ‘Kontrako eztarritik’ saiakera argitaratu du

Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak Kontrako eztarritik izeneko saiakera argitaratu du Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministan. Alberdik hamabost bertsolari elkarrizketatu ditu Lisipe bildumaren bosgarren alerako. Helburua, aldiz, ez da bertsogintzaren teknika finduez, koplen kalitateaz edo zortzikoen flow-az mintzatzea, ezpada horiek guztiak nortzuek, nondik eta norentzat sortuak diren aztertzea; “bertsolaritza praktika sozial bat delako eta praktika […]

Read More… from Uxue Alberdik ‘Kontrako eztarritik’ saiakera argitaratu du