‘Lurretik Lurrera’ ikuskizuna, euskal arrantzaleen eta Ternuako mikmak komunitatearen arteko lotura historikoaren isla

Mikmak herriko Darlene Gijuminag-ek, Mixel Etxekoparrek eta Claudine Arhancetek musikariek osatutako hirukotea Bilboko Bidebarrieta Liburutegian eskainiko dute zuzenekoa martxoaren 26an. Loraldia Festibalaren baitan taularatuko da Lurretik Lurrera izeneko musika-emanaldi berezia martxoaren 26an, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Mikmak herriko Darlene Gijuminag-ek, Mixel Etxekoparrek eta Claudine Arhancetek musikariek osatutako hirukoteak ordu beteko musika bidaia eskainiko dute, XVI. eta […]

Read More… from ‘Lurretik Lurrera’ ikuskizuna, euskal arrantzaleen eta Ternuako mikmak komunitatearen arteko lotura historikoaren isla

Loraldia Festibalak Eulalia Abaitua lehen euskal argazkilaria gogoratuko du ‘Mira Hadi’ ikuskizunarekin

Emanaldia martxoaren 15ean izango da, 19:30ean, Arriaga Antzokian. Bertan parte hartuko dute Getari Etxegaraik, Ane Pikazak eta Maite Larburuk. Gaurko euskal kulturaren erakusleiho eta bozgorailua da Bilboko Loraldia Festibala, baina aitzindari eta erreferenteei ere merezi duten errespetua erakustea garrantzitsua dela uste du antolakuntzak. Horregatik, Loraldia Kultur Elkarteak Mira Hadi. Eulalia Abaitua, andre-begietan antzerki lana ekoitzi […]

Read More… from Loraldia Festibalak Eulalia Abaitua lehen euskal argazkilaria gogoratuko du ‘Mira Hadi’ ikuskizunarekin

Galder Perezek ‘Lurrun-minez’ antzezlana estreinatuko du Bilbon

Urriaren 1ean eta 2an taularatuko du obra Loraldia jaialdiaren barruan. Galder Perez antzerkigile eta kazetariak Lurrun-minez obrarako testua ondu zuen iaz, eta lan horrekin Cafe Bar Bilbao saria ere irabazi zuen euskarazko gidoi onenagatik. Orain, lan horretatik sortutako antzezlana Bilboko La Fundición aretoan estreinatuko du, urriaren 1ean eta 2an, Loraldia jaialdiaren barruan. Perezen antzezlanak Gabon […]

Read More… from Galder Perezek ‘Lurrun-minez’ antzezlana estreinatuko du Bilbon

Loraldia Kultur Elkarteak jaialdiaren 6. edizioa bertan behera uztea erabaki du

“Egun sortu den egoerari eutsi ezinean gaude eta, martxan jarri diren babes- eta segurtasun- neurriak aplikatu ahal izateko ezin dugu kalitate hau bermatu bai sortzaile, egoitza zein ikusleentzako”. Antolakuntzak sortzaile, babesle eta egoitzekin sortutako hainbat ekimen “beste uneren batean” plazaratzen saiatuko dela iragarri du. “Gaur egun gure gizartean sortu den egoera aztertuta eta COVID-19 delakoak […]

Read More… from Loraldia Kultur Elkarteak jaialdiaren 6. edizioa bertan behera uztea erabaki du

‘Pessoa eta Sarrionandia Casa do Fadon’ ikuskizuna aurkeztu dute Bilbon

Emanaldia martxoaren 18an izango da Bilboko Itsas Museoan, Loraldia Festibalaren barruan. Loraldiak Pessoa eta Sarrionandia Casa do Fadon izeneko ikuskizuna aurkeztu du gaur,  prentsaurrekoan. Joseba Sarrionandia eta Fernando Pessoa idazleen ibilbide literarioek bat egin zuten une bat irudikatuko dute taula gainean, Erika Olaizola eta Ainhoa Alberdi aktoreek. Hala, Loraldia Kultur Elkartearen enkarguz, Mikel Antzak jarriko […]

Read More… from ‘Pessoa eta Sarrionandia Casa do Fadon’ ikuskizuna aurkeztu dute Bilbon

Mikel Urdangarinek pianoaz lagunduta, bere lehenengo kontzertua eskainiko du Bilbon

Emanaldia martxoaren 12an izango da, Loraldia Festibalaren barruan, Bilboko Arriaga Antzokian. Loraldiak martxoaren 12an Mikel Urdangarinek Arriaga Antzokian eskainiko duen kontzertu berezia aurkeztu du. Zornotzako musikaria pianoarekin arituko da lehenengo aldiz oholtza gainean eta horretarako, aspaldi jo gabeko kantuak aukeratu ditu hainbat moldaketa egiteko, baina baita berriagoak diren batzuk ere. Hortaz, kanta ezagunez gain, sorpresaren […]

Read More… from Mikel Urdangarinek pianoaz lagunduta, bere lehenengo kontzertua eskainiko du Bilbon

‘Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari’ ikuskizuna aurkeztu du Loraldiak

Martxoaren 10ean ikuskizunaren aurre estreinaldia izango da Urretxun. Hurrengo egunean, martxoaren 11an, eta Loraldia Festibalaren baitan, Bilboko Arriaga Antzokian egingo dute estreinaldia. Loraldia Kultur Elkarteak Loraldia Festibalaren seigarren edizioaren baitan proposatuko duen lehengo ikuskizuna aurkeztu du gaur, prentsaurrekoan: Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari kontzertu eszenikoa. Tanttaka teatroak ikuskizun honen zuzendaritza artistikoaren ardura hartu du; Demode Quartetek […]

Read More… from ‘Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari’ ikuskizuna aurkeztu du Loraldiak

‘Hamaika desira!’ lelopean dator aurtengo Loraldia Festibala

Hogei egunetan zehar, diziplina artistiko guztiak, produkzio berriak eta estreinaldiak aurkeztuko dira Bilboko hamabost gunetan. Loraldia Festibalaren seigarren edizioa aurkeztu dute gaur, Bilboko Rekalde aretoan. Martxoaren 10a eta 29a bitartean egingo da jaialdia, Bilbon eta euskal kulturako hainbat erreferente izango ditu gogoan. Iparragirre da horietako bat. Aurten, 200 urte beteko dira Urretxuko bardoa jaio zenetik. […]

Read More… from ‘Hamaika desira!’ lelopean dator aurtengo Loraldia Festibala

Hibai Etxebarria musikariak bi triptiko aurkeztu ditu

Hibai Etxebarria (Gernika, 1980) musikariak estudioko bigarren lana aurkeztuko du Loraldia Festibalean martxoaren 31an. TripTics III-IV izeneko disko berriak jarriko du kantaldiaren abiapuntua.  Intimoa eta pertsonala da TripTics III-IV diskoa (Gaztelupeko Hotsak). Bertan, pianoa eta orkestra dira nagusi. Lan berri honekin Etxebarriak bi triptiko kaleratu ditu: Euskaraaz eta Bouquet. Aurkezpenean azaldu dutenez, triptiko bakoitza bere […]

Read More… from Hibai Etxebarria musikariak bi triptiko aurkeztu ditu

Bilboko Loraldia Festibala aurkeztu dute

Gaur goizean aurkeztu dute Loraldia jaialdiaren bosgarren edizioa, Sentikariz blai! lemapean. Bilboko Festibalaren edizio honen aurkezpena egiteko antolatzaileek formatu berritzailea erabili dute tranbia erabiliz eta honek ibilbidea burutzen zuen bitartean, Ane Pikaza aurkezleak Loraldiaren programazioaren gakoak kontatu dizkie bertaratutakoei. Bosgarren edizio honek euskal kulturako zenbait erreferente izango ditu gogoan. Oraingoan, Sarrionandia eta Artze, besteak beste. […]

Read More… from Bilboko Loraldia Festibala aurkeztu dute