Proiektu interaktibo honetan, publikoak bere ahotsa erabiliko du adimen artifizial bati euskal kulturaren inguruko ikuspegi estereotipatua deseraikitzen laguntzeko. Femias Kolektiboaren Ahotsak AA(r)entzat proiektuak irabazi du Loraldia Sormen Digitala Bekaren laugarren edizioa. Epaimahaiak bereziki baloratu du “proposamenaren izaera berritzailea, kritikoa eta parte-hartzailea, euskal kultura garaikidearen eta teknologiaren arteko elkarrizketan mugarri berri bat jartzen baitu”. Aurreko edizioetan bezala, […]
Femias Kolektiboaren ‘Ahotsak AA(r)entzat’ proiektuak irabazi du Loraldiaren Sormen Digitaleko Beka
