Leire Bilbao eta Nahia Zubeldia arituko dira aurtengo Poesia Orduak zikloan

Irailean urtero egin ohi duten bezala, Poesia Orduak ekimena antolatu dute Euskal Idazleen Elkarteak eta Donostia Kulturak Victoria Eugenia Club aretoan. Bi saio izango dira: irailaren 6an eta 7an, arratsaldeko 19:30ean. Datorren astelehenean izango da Poesia Orduak ekimenaren lehenengo eguna, Leire Bilbao idazlearen Etxeko urak liburuaren errezital musikatuarekin. Bilbaorekin batera, Maite Larburu musikaria arituko da. […]

Read More… from Leire Bilbao eta Nahia Zubeldia arituko dira aurtengo Poesia Orduak zikloan

Lumi elektro-pop bikoak lehen lan luzea kaleratu du: ‘Itzal zikinak’

Donibane Lohizuneko Lumi taldeak bederatzi kantuz osatutako lehen luzea plazaratu du gaur, Itzal zikinak ( Moï Moï Records) izenpean. Elektro-pop bikoa osatzen dute Nahia Zubeldia abeslari eta gitarra jotzaileak eta Manu Matthys elektro ekoizleak. Elkarrekin folk musikan eta musika elektronikoan egindako bideak batu, aurretik Unama eta Odei taldeetan aritutakoak dira bi musikariak, eta soinu elektronikoarekin […]

Read More… from Lumi elektro-pop bikoak lehen lan luzea kaleratu du: ‘Itzal zikinak’