Kanta honetan Euskal Herriko musika tradizionalak gaur eguneko soinuekin nahasten dira. Jazz eta euskal musikaren arteko fusioa da. Maite Ruiz de Erentxun soinu-jotzaile lekeitiarrak lehen diskoaren parte izango den Maritxu fandango kanta plazaratu du Balaunka diskoetxearen eskutik. Sorterriaren eta erbestearen artean sortutako kantak dira disko berriak bilduko dituenak. Lekeitiarraren taldeak jazzaren espresio- askatasuna uztartzen du. […]
Maite Ruiz de Erentxun soinu-jotzaile lekeitiarrak lehen diskoaren aurrerapen kanta aurkeztu du: Maritxu fandango
