Idazleak adinaz, denboraren kudeaketaz, bizitzaren helburuaz, gizon eta emakumeei buruz edota gustuko artelanei buruz gogoeta egiten du lan berrian. Hilabete batzuk dira Asel Luzarraga idazleak (Bilbo, 1971) Bahiketa eleberria kaleratu zuela eta dagoeneko bueltan da, oraingoan, Malthusen ezinegona (Elkar) izeneko nobela distopikoarekin. Genero honetako hirugarren lana du idazleak eta ezustean iritsi dela dio, “erasoan ia”. […]
[BIDEOA] Asel Luzarraga idazleak ‘Malthusen ezinegona’ izeneko eleberri distopikoa aurkeztu du
