Gloria Totoricagüena Egurrolak jasoko du Manuel Lekuona Saria

Epaimahaiak nabarmendu duenez, “Totoricagüena da euskal diasporaren ikerketaren alor anitzetan (kulturala, diplomatikoa, komertziala, historikoa, politikoa eta instituzionala) aitzindaria izan dena. Haren lana funtsezkoa izan da gure kultura nazioarte mailan ezagutzeko eta, ondorioz, Euskal Herria mundu mailan kokatzeko”. Gloria Totoricagüena Egurrolak euskal diasporaren ikerlari eta euskal errealitatearen mundu mailako zabalkundearen bultzatzailea (Boise, Idaho, AEB, 1961) da […]

Read More… from Gloria Totoricagüena Egurrolak jasoko du Manuel Lekuona Saria

Enkarni Genuak Manuel Lekuona 2022 saria jaso du Donostian

Euskal kulturari egindako ekarpena aitortzen duen sari-banaketan txotxongiloek, saridunarekin solasean, leku nabarmena hartu dute. Donostiako Udaletxeko Udalbatza aretoa txiki geratu da, Enkarni Genua antzerki-sortzaile eta idazleari Manuel Lekuona 2022 Saria emateko omenaldiarekin bat egin nahi izan duen jendea hartzeko. Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak adierazi duenez, lehen aldia da Manuel Lekuona saria sortzaile eszeniko batek […]

Read More… from Enkarni Genuak Manuel Lekuona 2022 saria jaso du Donostian

Enkarni Genua txotxongilo sortzaile, idazle eta kultur dibulgatzaileak jasoko du Manuel Lekuona Saria

Eusko Ikaskuntzak orain arte saritu ez duen sormenaren esparrua aitortu nahi izan du, eta Genuaren ekarpena balioan jarri. Enkarni Genua (Donostia, 1942) antzerki-sortzailea, idazlea eta kultura-dibulgatzailea da aurtengo Manuel Lekuona sariaren irabazlea. Eusko Ikaskuntzak sortu zuen sari hori, 1983an, euskal kulturaren alde egindako lanagatik nabarmendu ziren pertsona ospetsuen obra osoa goratzeko. Hala, Eusko Ikaskuntzak orain […]

Read More… from Enkarni Genua txotxongilo sortzaile, idazle eta kultur dibulgatzaileak jasoko du Manuel Lekuona Saria

Jon Bagües musikologoak Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria jaso du

1983an sortutako sariak euskal kulturaren alde egindako lan osoa aitortu nahi izan dio musikologoari. Musika eta kultura arloetako ordezkaritza zabal batek eta euskal erakunde publikoek babesa eman diote Jon Bagües Erriondori. Musikologo, artxibozain eta dokumentalistak jaso du bere jaioterria den Errenterian Eusko Ikaskuntzaren 2021eko Manuel Lekuona Saria. Etxepare Institutuko eta Epaimahai instituzionaleko bozeramaile Garbiñe Iztuetak […]

Read More… from Jon Bagües musikologoak Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria jaso du

Xabier Amurizak eta Jose Ramon Etxebarriak Lekuona Sariak jaso dituzte

2019 eta 2020ko Lekuona sarien emateak atzeratu behar izan zituzten pandemiagatik eta atzo banatu zituzten ekitaldi bateratu batean, Bilboko Kafe Antzokian. Eusko Ikaskuntzak 1983an sortu zuen Manuel Lekuona Saria, euskal kultura eta zientziako pertsonek egindako ekarpenak, bere konpromisoa eta balio unibertsala aintzat hartu eta goraipatzeko asmoz. 2019ko edizioan Xabier Amuriza (Etxano, Zornotza, 1941) bertsolari, idazle […]

Read More… from Xabier Amurizak eta Jose Ramon Etxebarriak Lekuona Sariak jaso dituzte

Jon Baguesek jasoko du aurtengo Manuel Lekuona Saria

Epaimahaiak euskal musika ondarearen alde egindako lana nabarmendu du. Jon Bagues Erriondo (Errenteria, 1955) da Eusko Ikaskuntzaren aurtengo Manuel Lekuona Saria jasoko duena. Saria 1983an sortu zen, euskal kulturaren aldeko Euskal Komunitate Globaleko pertsona ospetsuen lan osoa aitortzeko eta aurten, bere 38. edizioa beteko du. Baguesek Filosofia eta Letrak ikasi zituen Donostian, eta Musikaren Historian […]

Read More… from Jon Baguesek jasoko du aurtengo Manuel Lekuona Saria

Jose Ramon Etxebarriarentzat aurtengo Manuel Lekuona Saria

Etxebarriak unibertsitateko ikerketa eta irakaskuntzaren arloan euskararen normalizazioari egindako ekarpen garrantzitsua baloratu du epaimahaiak. Jose Ramon Etxebarria (Gernika, 1948) da aurtengo Eusko Ikaskuntzaren 2020ko Manuel Lekuona Saria jasoko duena. Sari honen bitartez, euskararen normalizazioan zientzietako goi-mailako hezkuntzan egindako ekarpen zabala eta euskal kulturarekiko duen konpromiso adierazgarria aitortu egin zaio, baita bere obraren dibulgazioa ere. Etxebarriak […]

Read More… from Jose Ramon Etxebarriarentzat aurtengo Manuel Lekuona Saria

Eusko Ikaskuntzaren 2020ko Manuel Lekuona Saria martxan

Hautagaitzak aurkezteko epea irailaren 6ra arte egongo da zabalik. 1983an abian jarri zenetik, Euskal Komunitate Globalarentzat ekarpen garrantzitsua egiten dioten emakume eta gizonen obra osoari aitorpena egiten dio. Urtero Legez, Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Sariaren edizio berri bat jarri du martxan. Helburua, bere bizi ibilbidean nabarmenak izan diren pertsonen lana aitortzea da. Sariak euskal kulturarekiko […]

Read More… from Eusko Ikaskuntzaren 2020ko Manuel Lekuona Saria martxan

Xabier Amurizarentzat aurtengo Manuel Lekuona Saria

Eusko Ikaskuntzaren ustez, bizkaitarrak bertso-eskolak bultzatu eta metodologian eragin nabarmena izan du, bere lana Euskal Herriko bazter guztietara hedatuz. Xabier Amuriza (Amorebieta-Etxano, 1941) da aurtengo Eusko Ikaskuntzaren 2019ko Manuel Lekuona Saria jasoko duena. Erakundeak adierazi duenez, “bertsolaritzak azken urteotan izan duen loraldiaren protagonista da, tradiziotik modernitatera jauzia emanez”. Eusko Ikaskuntzak “Bertsolaritza izanik euskara eta euskal […]

Read More… from Xabier Amurizarentzat aurtengo Manuel Lekuona Saria