Serigrafia eta argazki dokumentuen bidez, artistak instalazio moduan aurkeztuko du bere lana erakusketan. Allende Arnaiz artistak Birsortu izeneko arte erakusketa irekiko du Metrokoadroka kolektiboak Oiartzunen kudeatzen duen Ehuntze sormen espazioan, 21 aulki zikloaren barruan. Serigrafia eta argazki dokumentuen bidez, Arnaizek instalazio moduan aurkeztuko du bere lana erakusketan. Horretarako, egileak erakusketaren parte den Laharrak eta belarrak […]
Etiketa: Metrokoadroka
[BIDEOA] Metrokoadrokak ‘Zeozertan dabil baina ez dakit zertan’ antzezlana prestatzen ari da
Antzezkizuna familia ereduei buruzko sitcom poetikoa izango da eta azaroaren 20an estreinatuko da Azpeitiko antzerki topaketetan. Metrokoadroka kolektiboak Zeozertan dabil baina ez dakit zertan antzezlana taularatzen hasiko da laster. Lantaldearen helburua “sitcom komedia bat egitea izan da, gure taldearen marka den poesia bisualarekin uztartuta. Hala, Edurne Azkarate, Maite Aizpurua eta Javier Barandiaran ikusiko ditugu oholtza […]
‘21 aulki’ zikloa maiatzaren 28an abiatuko da Oiartzunen
Ohiko moduan, sorkuntza tailerrak, performance partehartzaileak eta emanaldiak uztartuko dituzte, Oiartzungo Ehuntze sormen espazioan eta Udal aretoan. Aurten ere arte diziplina ezberdinen eta publikoaren arteko elkargune izan nahi duen 21 aulki zikloa antolatu du Metrokoadroka Sormen Laborategiak, Oiartzunen. Ohiko moduan, sorkuntza tailerrak, performance partehartzaileak eta emanaldiak uztartuko dituzte. Zikloa maiatzaren 28an abiatuko da Ainara Lasa […]
Read More… from ‘21 aulki’ zikloa maiatzaren 28an abiatuko da Oiartzunen
[BIDEOA] Poema bisuala opari Metrokoadrokaren eskutik
“Zauri Bolodia performance-an esaten genuen antzerkia, edo sormena, edo artea, edo elkartasuna, masaje baten modukoa izan daitekeela mina dagoen lekuan. Masajea egiterakoan mina areagotu egiten da une batez, baina gerora betirako desagertzeko”. Duela urtebete, 2019ko apirilaren 5ean, hain zuzen ere, Metrokoadrokak antzokira egokitutako site specific bat egin zuen Zauri Bolodia performance izenburuarekin, Bilboko Dantzertiren enkarguz […]
Read More… from [BIDEOA] Poema bisuala opari Metrokoadrokaren eskutik
Emakume ‘ikusezinei’ begira jarriko dira ‘21 aulki’ zikloan, Oiartzunen
Urriaren 28an eta azaroaren 25ean, Sinesgaitzari bide egiten: Emakume-ahotsen genealogiak ikastaroa ere antolatu dute. Metrokoadroka Sormen Laborategiaren eskutik, Emakume ikusezinak begira izenpean aurkeztu duten 21 aulki zikloa, urriaren 4ean abiatuko da Tupust! komiki antologia feministarekin. Saioan Maite Gurrutxagak, Arrate Rodriguezek eta Ainara Azpiazuk parte hartuko dute, Iratxe Retolazak gidatuta, Ehuntze sormen espazioan. Hurrengo egunean, hilak […]
Read More… from Emakume ‘ikusezinei’ begira jarriko dira ‘21 aulki’ zikloan, Oiartzunen
Metrokoadrokak taularatutako hainbat antzezlan sarean daude osorik ikusgai
(Argazkia: Irati Jimenez, 2011) Metrokoadroka Sormen Laborategiak hamar urte bete ditu eta orain arte egindakoa errepsatzeko asmoz, bertako kideak atzera begira jarri dira. Hamarkada honetan, asko izan dira taularatu dituzten antzezlanak eta horietako batzuk sarean jarri dituzte osorik ikusgai hemen. “Hamar urte pasa dira arte plastikoak eta arte eszenikoak lantzen genituen bost lagunek Metrokoadroka sortu […]
Read More… from Metrokoadrokak taularatutako hainbat antzezlan sarean daude osorik ikusgai
