‘Ai Gure Juaneteak!’ ikuskizuna estreinatuko dute ostiralean Bilbon

Patxo Telleriak Mikel Laboaren kantak hartu ditu eta berkodifikatzeko eta berregituratzeko ausardia izan du pieza honetarako. Telleriarekin batera, Maider Lopez eta Adrian Garcia de los Ojos arituko dira taula gainean. Bilboko Loraldia Festibalak, Ai Gure Juaneteak!, Patxo Telleriaren azken lanaren estreinaldia aurkeztuko du ostiralean, hilak 15. Ikuskizunak Mikel Laboa abeslari eta musikagileari omenaldia egitea du […]

Read More… from ‘Ai Gure Juaneteak!’ ikuskizuna estreinatuko dute ostiralean Bilbon

Literaktum jaialdiak ‘Ni ez naiz Mikel Laboa’ komikian oinarritutako erakusketa ireki du Donostian

Mikel Laboa…izan liteke konstelazio, izan gabe izar… izeneko erakusketa Okendoko Kultur Etxean bisitatu ahal izango da 2024ko urtarrilaren 27ra arte. Donostia Kulturak antolatu duen Literaktum hitzenjaialdiak Mikel Laboa abeslari eta musikagileak euskal kulturan izan duen garrantzia azaldu nahi du Donostian paratu duen erakusketa honekin, bere heriotzaren 15.urteurrenarekin bat eginez. Harkaitz Cano eta Unai Iturriagaren Ni […]

Read More… from Literaktum jaialdiak ‘Ni ez naiz Mikel Laboa’ komikian oinarritutako erakusketa ireki du Donostian

Mikel Laboa eta Artze anaien ‘Ikimilikiliklik’ ikuskizunaren grabazioa kaleratu dute CD bikoitzean

Ikuskizuna 1975. eta 1976. urteen artean grabatu zuten zuzenean. LP bikoitza udazkenean argitaratuko duela iragarri du Elkar argitaletxeak. 1975an Artze anaiek eta Mikel Laboak Ikimilikiliklik izeneko ikuskizuna estreinatu zuten Algortan eta 1978ra arte oholtzaratu zuten. Azken emanaldia Parisen izan zen Amnistiaren aldeko jaialdi batean. Ikuskizuna abangoardista eta berritzailea izan zen, poesia eta musika uztartu zituena, […]

Read More… from Mikel Laboa eta Artze anaien ‘Ikimilikiliklik’ ikuskizunaren grabazioa kaleratu dute CD bikoitzean

Mikel Laboaren ‘Lekeitioak’ abiapuntu ‘Komunikazio-inkomunikazio’ erakusketan

Herri-kultura, abangoardia eta sorkuntza esperimentalaren arteko harremana aztergai jarri dira Donostiako Tabakalerako erakusketan. Mikel Laboa kantari eta musikariaren (1934-2008) lana abiapuntu hartuta, Donostiako Tabakalera zentroak Komunikazio-Inkomunikazio erakusketa paratu du. Oier Etxeberria da komisarioa eta herri-kulturaren eta sorkuntza esperimentalaren kontzeptuen arteko harremana aztergai jarri dira. Kontzeptu horien artean joan-etorriko zubiak ezarri zituen Laboak, eta horiexek dira […]

Read More… from Mikel Laboaren ‘Lekeitioak’ abiapuntu ‘Komunikazio-inkomunikazio’ erakusketan

Mikel Laboaren ‘Lekeitioak’ abiapuntu hartuta, bi eguneko ‘Hizketaldi Handia’ egingo dute Tabakaleran

Komunikazio-Inkomunikazio erakusketa proiektuaren atarikoa da ostiralean eta larunbatean Donostiako Tabakaleran egingo duten Hizketaldi Handia: Non dago Lekeitio? izeneko saioa. Egitasmoak Mikel Laboaren Lekeitioak izeneko obra esperimentalak ditu abiapuntu, eta, bereziki, Lekeitioetan gauzatzen den materia desberdin eta jatorri anitzekoen arteko lotura du aztergai: musika eta herri kultura, abangoardia literario eta artistikoetatik eratorritako piezak eta ahozkotasuna, hizkuntza(k) […]

Read More… from Mikel Laboaren ‘Lekeitioak’ abiapuntu hartuta, bi eguneko ‘Hizketaldi Handia’ egingo dute Tabakaleran