Tartean Teatroak Alderray antzezlana estreinatuko du datorren martxoaren 9an eta 10ean Bilboko Arriaga Antzokian. Lantaldearen hitzetan, “obra narrazioen narrazio bat” bezala egituratuta dago. Tartean Teatroa Alderray antzezlan berriarekin igoko da berriro Euskal Herriko oholtzetara. Patxo Telleria antzerkigileak idatzi eta zuzendutako obrak Alderray du protagonista nagusi. Lantaldeak azaldu duenez, “Alderray pertsonaien ehiztaria eta istorio kontalaria da. […]
