Mintzolak Ines Marguerite Azkarate, Libe Miner eta Andoni Rey ikasleen gradu- eta master-amaierako lanak saritu ditu

Ikertzaile bakoitzak 1.500 euro gordin jasoko ditu, eta irailaren 30era bitarteko epea izango du lana ondu eta aurkezteko. Euskaltzaindiak, Mintzola proiektuaren bidez, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko gradu- eta master-amaierako hamar lan saritzeko deialdia argitaratu zuen martxoan. Akademiaren arabera, “ikertzaile gaztea edo hasiberria doktoretza-tesiraino eramango duen ibilbidean, aurreko erabakiak eta urratsak ere garrantzitsuak dira, […]

Read More… from Mintzolak Ines Marguerite Azkarate, Libe Miner eta Andoni Rey ikasleen gradu- eta master-amaierako lanak saritu ditu

Zazpi ikerketa lan eta ‘Arikala’ ekintza-ikerketaren azken emaitzak aurkeztu dituzte Mintzola mintegian

Bultzatu beharreko bideetako bat ikerlari gazteei aukerak ematea da. Euskaltzaindiak mintegi berria antolatu du Luis Villasante Euskararen Ikergunean, Akademiaren Gipuzkoako ordezkaritzan. Jon Sarasua eta Eñaut Agirre dira Mintzola egitasmoko zuzendariak, eta Sarasuak egin du hastapeneko mintzaldia. Bertan, mintegiaren helburuak azpimarratu ditu: “Mintzola egitasmoak, bere aro berrian, euskarazko eguneroko hizketaren galdegaiak jarri ditu erdigunean. Hizkera informalak […]

Read More… from Zazpi ikerketa lan eta ‘Arikala’ ekintza-ikerketaren azken emaitzak aurkeztu dituzte Mintzola mintegian

Mintzolak Goizuetan noka berreskuratzen hasteko ikerketa-proiektua saritu du

Oihana Lujanbiok 3.000 euroko diru-laguntza jasoko du bere proiektua lantzeko, eta ikerlana 2025eko otsailaren 28a baino lehen aurkeztu beharko du. Goizuetan noka berreskuratzen hasteko ikerketa-proiektuak jaso du ikerketa-lan monografikoen saria. Euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko ikerketa-lan monografikoak sustatzeko helburua du deialdiak, eta Oihana Lujanbio Begiristainek (Goizueta,1982) eskuratu du 3.000 euroko saria. Ikerlariak 2025ko otsailaren […]

Read More… from Mintzolak Goizuetan noka berreskuratzen hasteko ikerketa-proiektua saritu du

Mintzolaren ikerketa-sarien 2024ko deialdiak martxan

Euskaraz egiten den ahozko jardunari (euskarazko hizkerari) buruzko ikerketa zientifikoak bultzatzeko xedea dute deialdi berriek. Honela, bi deialdietan. Azken bi urteotako ildoari jarraituz, ahozkotasunaren alorrean ikerketa sustatzeko deialdi berriak egin ditu Euskaltzaindiak, Mintzolaren eskutik. Deialdietan, hizkeraren adierazkortasuna da lehentasunezko ikerketa-lerroa. Lehenengoan, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko zortzi gradu- eta master-amaierako lan sarituko dira (bakoitzari […]

Read More… from Mintzolaren ikerketa-sarien 2024ko deialdiak martxan

Ahozko hizkerari buruzko ikerketen mintegia eta gazteentzako ‘Ahostegunak’ eta ‘Ahots Baten’ antolatu ditu Mintzolak

Mintzolaren lan eremua euskaraz egiten den ahozko jarduna da, batez ere, euskarazko eguneroko hizkera. Euskaltzaindiak Mintzolak udazkenerako antolatutako programazioaren berri eman du gaur. Mintzolaren lan-eremua euskarazko ahozko jarduna da, bereziki euskarazko eguneroko hizkera, eta eremu horretan, ikerketan, ezagutzaren transferentzian eta sustapenean ari da. Ikerketaren arloan, ikerketa deialdien bidez saritutako gradu- eta master-amaierako lanen, ikerketa monografikoen […]

Read More… from Ahozko hizkerari buruzko ikerketen mintegia eta gazteentzako ‘Ahostegunak’ eta ‘Ahots Baten’ antolatu ditu Mintzolak

Euskaltzaindiak euskarazko ahozko jarduna ikertzeko zortzi egitasmo saritu ditu

Maddi Aiestaran, Iñigo Otaegi, Ainhoa Leyaristi, Audrey Serrano, Endika Uriarte, Alazne Fernandez de Muniain, Oier Urreizti eta Mikel Perez dira saridunak. Euskaltzaindiak, Mintzola egitasmoaren bidez, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko bi deialdi argitaratu zituen martxoan. Bat, gradu- eta master-amaierako zazpi lan saritzeko, eta bestea, hiru ikerketa-lan monografiko diruz laguntzeko. Denera, hamabi eskaera aurkeztu dira, […]

Read More… from Euskaltzaindiak euskarazko ahozko jarduna ikertzeko zortzi egitasmo saritu ditu

Bertsoaz, literaturaz, kantuaz eta antzerkiaz gozatzeko Ahostegunak egitasmoa aurkeztu du Euskaltzaindiak

Miren Amuriza eta Uxue Alberdi bertsolari eta idazleek parte hartuko dute; baita Merina Gris taldeak eta Marina Suarez antzerkilariak ere. Azaroaren 17an, 24an eta abenduaren 1ean izango dira saioak, Gasteizen. Izena emateko epea gaur ireki da eta azaroaren 10ean itxiko da (12:00etan).   Mintzola Fundazioaren ibilbidea 2021ean amaitutzat eman ondoren, Mintzola egitasmoa hizkeraren lantegia izango […]

Read More… from Bertsoaz, literaturaz, kantuaz eta antzerkiaz gozatzeko Ahostegunak egitasmoa aurkeztu du Euskaltzaindiak

‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea zabalik da

Euskaltzaindiak Mintzola egitasmoaren bidez egingo du eta izena emateko epea gaur ireki eta urriaren 20an itxiko da. Egonaldian parte hartuko duten gazteen taldea izena emandako hurrenkera errespetatuz osatuko da. Ahots Baten ekimenak euskarazko ahozko sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartzeko, beraien artean harreman-sareak ehuntzeko eta adierazpide ezberdinak esperimentatzeko helburuz sortutako saioak dira. Mintzola Fundazioa 2021ean azkendu ondoren, Mintzola egitasmoa hizkeraren lantegia […]

Read More… from ‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea zabalik da

Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kideek ‘Aiztondoren zirtotsa’ lana aurkeztuko dute ostegunean

Elkarguneak iaz irabazi zuen Mintzolak eta Kilometroak Kultur Elkarteak antolatzen duten Pello Mari Otaño Beka eta urtebeteko epea izan du proiektua garatzeko. Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko zenbait kidek; zehazki Beñat Iguaran, Haritz Mujika, Imanol Artola, Mikel Artola, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal kideek Aiztondoren zirtotsa. Aiztondoko zirto tradizioa eta aplikazio didaktikoa proiektua aurkeztu zuten iaz […]

Read More… from Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kideek ‘Aiztondoren zirtotsa’ lana aurkeztuko dute ostegunean