Euskaltzaindiak jarraipena emango dio Mintzola egitasmoari

Mintzolaren lan eremua euskaraz egiten den ahozko jarduna izango da, batez ere, euskarazko eguneroko hizkera. Mintzola ahozko Laborategiak iaz bere ibilbidea amaitutzat eman ondoren, Mintzola egitasmoa hizkeraren lantegia izango da aurrerantzean. Horretarako, Euskaltzaindiak bere lan eremua, lehentasunezko lan ildoak eta jarduerak finkatu ditu. Ohi duen lez, horiek guztiak ahozkoaren inguruan lan egiten duten eragileekiko lankidetzan […]

Read More… from Euskaltzaindiak jarraipena emango dio Mintzola egitasmoari

‘Ahostegunak’ ekimenean parte hartzeko izen ematea zabalik

Egitasmoa 18 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Euskaltzaindiaren Tolare baserrian, EHUko Gipuzkoako campusaren aldamenean izango dira saioak, urriaren 28tik azaroaren 18ra bitartean, ostegunetan.  Hirugarren urtez jarraian, Mintzola Ahozko Lantegiak eta EHUko Mikel Laboa Katedrak Euskaltzaindiaren laguntzarekin batera, Ahostegunak ekimena antolatu dute, Donostian. “Antzerkian, bertsolaritzan, kantagintzan, literaturan… euskarazko ahozko sorkuntzan ari diren Euskal Herriko gazteak […]

Read More… from ‘Ahostegunak’ ekimenean parte hartzeko izen ematea zabalik

‘Gabiriako bertsolaritza eta bertsolaritza Gabirian’ ikerketa proiektua aurkeztu dute

Proiektu proposamena Eresti Oiarbidek eta Maialen Akizuk sinatu duten arren, hainbat herritarrek hartuko dute parte eta talde lanean ariko dira. Urtebeteko epea izango dute ikerlana garatzeko. Eresti Oiarbidek eta Maialen Akizuk Gabiriako bertsolaritza eta bertsolaritza Gabirian proiektua aurkeztu dute, Ordizian. Kilometroak Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak elkarlanean deitu duten bigarren ikerketa bekaren bidez garatuko da […]

Read More… from ‘Gabiriako bertsolaritza eta bertsolaritza Gabirian’ ikerketa proiektua aurkeztu dute

Mintzola Ahozko Lantegiak eta Mikel Laboa Katedrak bi ikerketa deialdi jarri dituzte martxan

Urriaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dira proiektuak eta lanak. Ebazpena azaroaren 18rako jakinaraziko da. Kilometroak elkartearekin Goierriko ahozko ondarea ikertzeko beka esleitu berritan, Mintzola Ahozko Lantegiak bi ikerketa deialdi jarri ditu martxan EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean. Euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko xedea dute biek, beste helburu batzuen artean. Batetik, 2.000 […]

Read More… from Mintzola Ahozko Lantegiak eta Mikel Laboa Katedrak bi ikerketa deialdi jarri dituzte martxan

‘Ahots Baten’ sormen egonaldia bi egunetan egingo da aurten

Azpeitiko Dinamoa sormen gunean izango da egonaldia, abenduaren 28an eta 29an. Azaroaren 23tik aurrera egongo da izena emateko epea zabalik. Gabonetako oporraldiak baliatuta, lauzpabost eguneko sormen egonaldia antolatu izan du urtero Mintzola Ahozko Lantegiak. Aurten, baina, baldintzak betetzen ez direnez, bi saiotan gauzatzea erabaki du. Abenduaren 28an eta 29an izango da, Azpeitiko Dinamoa sormen gunean. […]

Read More… from ‘Ahots Baten’ sormen egonaldia bi egunetan egingo da aurten

‘Ahostegunak’, ahozko kultur sorkuntzarekin ondo pasatzeko aukera

Egitasmoa 18 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. EHUko Gipuzkoako campusean egingo da, eta unibertsitateko ikasleek eskurago izango dute, baina ateak irekita dituzte interesa duten adin horretako beste gazteek ere.  Ostegunak bereziak izango dira aurten ere azaroan unibertsitate inguruan dabiltzan gazteentzat. Iaz egin bezala, ahozko kultur sorkuntzarekin ondo pasatzeko Ahostegunak antolatu du Mintzola Ahozko […]

Read More… from ‘Ahostegunak’, ahozko kultur sorkuntzarekin ondo pasatzeko aukera

Ahozkotasunari eta hezkuntzari buruz EHUko Uda ikastaroetan

“Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntzen didaktika” izeneko ikastaroa uztailaren 9an eta 10ean egingo dute. Mintzola Ahozko Laborategiaren arabera, ahozkotasuna euskara ikasgaian landu ohi da maiz, baina ahozko komunikazioa edonon eta edonoiz ageri zaigu: “ikastetxetako gainerako ikasgaietan ez ezik, ikasgelako zein handik kanpoko giza harremanetan ere bai”, adierazi dute. “Antzerkia, bertsolaritza, kantua… horien bidez ahozkotasuna modu […]

Read More… from Ahozkotasunari eta hezkuntzari buruz EHUko Uda ikastaroetan

Mintzola Ahozko Lantegiak eta Mikel Laboa Katedrak gradu amaierako lanak saritzeko deialdia abiatu dute

2.000 euroko bi proiektu sari eta doktorego aurreko ikerketa kontratu bat dituzte esleitzeko. Parte hartu nahi dutenek ekainaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dituzte euren proposamenak. Pello Mari Otaño beka deialdia ere irekita dago oraindik. Mintzola Ahozko Lantegiak EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanea, edozein jakintza alorretatik abiatuta, antzerkia, bertsolaritza, kantagintza, kontalaritza edo ahozko kultur sorkuntzaren […]

Read More… from Mintzola Ahozko Lantegiak eta Mikel Laboa Katedrak gradu amaierako lanak saritzeko deialdia abiatu dute

‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea zabalik

Ahots Baten sormen egonaldia abenduaren 26tik 30era izango da aurten. Bertan, Ainara Gurrutxaga aktorea, Iban Urizar Amorante kantaria, Harkaitz Cano idazlea eta Amets Arzallus eta Onintza Enbeita bertsolariak elkartuko dira taldearekin. Euskarazko ahozko kultur sorkuntzan trebatutako gazteak Ahots Baten sormen egonaldian elkartuko ditu Mintzola Ahozko Lantegiak bosgarren urtez jarraian. Azkoitiko Abaraxka aterpetxean egingo dute egonaldia, […]

Read More… from ‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea zabalik