Mikel Perez, Oihana Lujanbio, Fernando Oiartzun, Alex Artzelus, Odei Guirado, Ines Azkarate, Libe Miner, Garazi Irastorza, Igor Yugueros eta Irati Urreta izango dira parte-hartzaleak. Azaroaren 6an izango da Mintzola mintegia Donostian, hain zuzen, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan. Bertan aurkeztuko dira: batetik, aurtengo ikerketa-deialdietan saritutako gradu- eta master-amaierako lanen ondorioak; bestetik, berriz, aurten saritutako ikerketa-lan monografikoen helburuak […]
