Xabat Illarregik jantzi du txapela Nafarroa Arenan

Leitzarrak Joanes Illarregi anaiarekin jokatu zuen buruz-burukoa larunbatean. Nafarroako Bertsozale elkartearen arabera, 2.500 bertsozaletik gora elkartu ziren larunbatean Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean, denak zortzi bertsolarien lanari adi. “15:30ean ateak zabaldu, eta aulkiak betez joan ziren bertsozaleak; 17:00etan igo ziren oholtzara bertsolariak. Ondoren, zozketak erabakitako ordenean aritu ziren kantari bertsolariak: Ekhiñe Zapiain Arlegi,  Eki Mateorena Zozaia, Julio Soto Ezkurdia, Saioa Alkaiza Guallar, Joanes […]

Read More… from Xabat Illarregik jantzi du txapela Nafarroa Arenan

Zaldiko Maldiko kultur elkarteak jarriko dio txapela Nafarroako bertsolari txapeldunari

Nafarroako Bertsozale Elkarteak “euskaldunentzat arnasgune izateagatik, euskal kulturarekin eta bertsolaritzarekin duten harreman estuagatik eta bertsolaritza sustatzeko egindako ekinbide guztiagatik” eskerrak eman nahi dizkie Zaldiko Maldiko elkarteko kideei. Zaldiko Maldiko Kultur Elkartearen izenean, Sergio Barandiaranek jarriko dio txapela Nafarroako bertsolari txapeldunari. Nafarroako bertsozale Elkarteak adierazi duenez, “txapela jantziko duena izaten da finaleko protagonistetako bat izaten da. […]

Read More… from Zaldiko Maldiko kultur elkarteak jarriko dio txapela Nafarroako bertsolari txapeldunari

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean kantuan arituko den zortzikotea ezagutzera eman dute

Bertsolari hauek arituko dira kantuan Nafarroa Arenan: Joanes Illarregi Marzol, Julio Soto Ezkurdia, Xabat Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez, Saioa Alkaiza Guallar, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Sarai Robles Vitas eta Eki Mateorena Zozaia. Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurreko guztiak jokatuta, erabaki da Nafarroa Arenako finalean zein bertsolarik kantatuko duten. Eneko Lazkoz, Julio Soto eta Joanes Illarregiz gain, beste […]

Read More… from Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean kantuan arituko den zortzikotea ezagutzera eman dute

Bertsolaritza Nafarroa osora hedatzeko apustua

Auritzen abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa urriaren 24an. Finala, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izango da, azaroaren 29an. Dagoeneko ate joka dugu Nafarroako Bertsolari Txapelketaren edizio berria. Nafarroa Arenan aurkeztu dute 47. aldia, izan ere, lehendabizikoz han izango da Nafarroako finala, azaroaren 29an. Aurkezpenean izan dira Nerea Bruño Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Saioa Oneka Nafarroako Bertsozale […]

Read More… from Bertsolaritza Nafarroa osora hedatzeko apustua

Urriaren 4an abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Auritzen

Finala, berriz, azaroaren 29an izango da Nafarroa Arenan. Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, urriaren 4an abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Auritzen. 48. edizioa izango da eta kulturari, bereziki euskaraz egiten denari, eta, oraingoan ere, euskarari ekarpen mamitsua egin nahi dio txapelketak. Denera, 30 bertsolarik eman dute izena aurtengo txapelketan, eta behin sailkapen saioak igarota, 24 izango […]

Read More… from Urriaren 4an abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Auritzen

Nafarroako Bertsolari Txapelketako sailkatze saioak ostiralean abiatuko dira

Hamabi bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara. Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. Hamabi bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara. Urriaren 4tik azaroaren 29ra bitartean egingo da […]

Read More… from Nafarroako Bertsolari Txapelketako sailkatze saioak ostiralean abiatuko dira

Julio Sotok irabazi du 2023eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Buruz burukoa Eneko Lazkozekin jokatu zuen txapeldunak larunbateko finalean. 2.350 lagun elkartu ziren larunbatean Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala zuzenean jarraitzeko. Bertsozaleren arabera, 15:00etan ireki zituzten aretoko ateak, eta behin pistako eta harmailetako aulkiak beteta, “17:00etan atera ziren oholtzara bertsolariak, inoizko finalik jendetsuenari hasiera emateko”. Zozketak erabakitako ordenan aritu ziren kantari bertsolariak: […]

Read More… from Julio Sotok irabazi du 2023eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Saioa Alkaizak irabazi du finalerako txartela Altsasun

Abenduaren 2an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian izango den finalerako sailkatu da egungo txapelduna. Altsasuko Iortia Kulturgunean jokatu da aurtengo txapelketako lehen finalaurrekoa, 250 lagunen aurrean. Bertan, Patxi Castillo, Sarai Robles, Eneko Fernandez, Ekhiñe Zapiain, Saioa Alkaiza bera eta Saats Karasatorre bertsolariek hartu dute parte. Altsasun jokatu da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa, Iortia Kulturgunean bildu […]

Read More… from Saioa Alkaizak irabazi du finalerako txartela Altsasun

Maiatzaren 26an eta ekainaren 2an izango dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako aurrekanporaketak

Lehen saioa Laurranen izango da eta Etxaurin bigarrena. Denetara hamabi bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, zazpi sailkatuko dira urriaren 7an abiatuko den txapelketarako.  2023ko Nafarroako bertsolari Txapelketa urriaren 7tik abenduaren 2ra bitartean jokatuko da aurten, aurretik, baina, bi aurrekanporaketa saio izango direla iragarri du Nafarroako Bertsozale Elkarteak, txapelketan parte hartuko […]

Read More… from Maiatzaren 26an eta ekainaren 2an izango dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako aurrekanporaketak

Saioa Alkaizak irabazi du 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Eneko Lazkozekin iritsi zen buruz burukora. 1.750 lagun elkartu ziren atzo Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala zuzenean jarraitzeko. 15:00etan ireki ziren aretoko ateak, eta behin pistako eta harmailetako aulkiak beteta, 17:00etan oholtzaratu ziren bertsolariak, zozketak erabakitako ordenean: Julio Soto, Saioa Alkaiza, Eneko Fernandez, Joanes Illarregi, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo, Xabat Illarregi eta […]

Read More… from Saioa Alkaizak irabazi du 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa