Joanes Illarregik irabazi du Leitzako saioa, eta erabakita geratu da finalean kantatuko duen zortzikotea

Leitzako saioan zehaztuta geratu da azaroaren 28an Iruñeko finalean kantatuko duten bertsolariak: Eneko Lazkoz, Julio Soto, Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo, Xabat Illarregi, Xabier Silveira eta Eneko Fernandez Maritxalar. Leitzan jokatu da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa, 500 lagun baino gehiagoren aurrean. Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatu du saioa, Leitzako Udalaren laguntzarekin. […]

Read More… from Joanes Illarregik irabazi du Leitzako saioa, eta erabakita geratu da finalean kantatuko duen zortzikotea

Izaban emango diote hasiera Nafarroako Bertsolari Txapelketari, urriaren 2an

29 bertsolarik eman dute izena aurten, eta pasa den ekainean jokatutako aurre-kanporaketen ondotik, 24 izango dira Izaban hasiko den bidean. Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko da finala, azaroaren 28an. Urte hasieran hastekoa zen aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketa, baina pandemiaren eraginez atzeratu behar izan dute eta urriaren 2an abiatuko da. “Izurriak erabat moteldu du bertso plaza, eta […]

Read More… from Izaban emango diote hasiera Nafarroako Bertsolari Txapelketari, urriaren 2an

Nafarroako Bertsolari Txapelketa atzeratzea erabaki du Bertsozalek

2021eko urtarrila eta martxoa artean zen ospatzekoa Nafarroako 45. Bertsolari Txapelketa, baina Covid-19aren pandemiak eraginda, atzeratzea erabaki du antolakuntzak. “Nafarroako Bertsolari Txapelketa ez da zegokion datetan jokatuko”, halaxe jakinarazi du Nafarroako Bertsozale elkarteak. Bere oinarriak kontsultatu eta egoera aztertu ostean hartu du erabakia elkarteak. “Covid-19aren pandemiak –eta hura kontrolpean hartzeko neurriek– egitasmoaren berezitasunak bermatzea zailtzen […]

Read More… from Nafarroako Bertsolari Txapelketa atzeratzea erabaki du Bertsozalek

Julio Soto, 2019ko Nafarroako txapelduna

Bosgarren txapela eskuratu du Gorritikoak, Eneko Lazkozekin buruz burukoa jokatu eta gero. Bertsolaritzaren alde lan eskerga egin duen Joxema Leitzak jantzi dio txapela irabazleari. 1.350 lagun elkartu ziren larunbatean Iruñeko Anaitasunan, 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken hitzordua bertatik bertara jarraitzeko. 15:30ean zabaldu zituzten aretoko ateak, eta eserlekuen urdin-laranjak ezkutatu ahala, 17:00etan oholtzaratu ziren bertsolariak: Joanes […]

Read More… from Julio Soto, 2019ko Nafarroako txapelduna

Tuteran emango diote hasiera Nafarroako Bertsolari Txapelketari

30 bertsolarik eman dute izena, eta behin aurre-kanporaketak igarota, 24 izango dira Erriberan abiatuko den ibilbidean. Guztira, lau final-laurden, hiru finalaurreko eta finalak osatuko dute otsailaren 9an hasiko den txapelketa. Iruñeko Anaitasunan berriz,  azken puntua jarriko zaio, martxoaren 23ko finalean. Hastear da 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Otsailaren 9an abiatuko da Tuteran, eta martxoaren 23an bukatuko […]

Read More… from Tuteran emango diote hasiera Nafarroako Bertsolari Txapelketari