Xabat Illarregik jantzi du txapela Nafarroa Arenan

Leitzarrak Joanes Illarregi anaiarekin jokatu zuen buruz-burukoa larunbatean. Nafarroako Bertsozale elkartearen arabera, 2.500 bertsozaletik gora elkartu ziren larunbatean Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean, denak zortzi bertsolarien lanari adi. “15:30ean ateak zabaldu, eta aulkiak betez joan ziren bertsozaleak; 17:00etan igo ziren oholtzara bertsolariak. Ondoren, zozketak erabakitako ordenean aritu ziren kantari bertsolariak: Ekhiñe Zapiain Arlegi,  Eki Mateorena Zozaia, Julio Soto Ezkurdia, Saioa Alkaiza Guallar, Joanes […]

Read More… from Xabat Illarregik jantzi du txapela Nafarroa Arenan

Zaldiko Maldiko kultur elkarteak jarriko dio txapela Nafarroako bertsolari txapeldunari

Nafarroako Bertsozale Elkarteak “euskaldunentzat arnasgune izateagatik, euskal kulturarekin eta bertsolaritzarekin duten harreman estuagatik eta bertsolaritza sustatzeko egindako ekinbide guztiagatik” eskerrak eman nahi dizkie Zaldiko Maldiko elkarteko kideei. Zaldiko Maldiko Kultur Elkartearen izenean, Sergio Barandiaranek jarriko dio txapela Nafarroako bertsolari txapeldunari. Nafarroako bertsozale Elkarteak adierazi duenez, “txapela jantziko duena izaten da finaleko protagonistetako bat izaten da. […]

Read More… from Zaldiko Maldiko kultur elkarteak jarriko dio txapela Nafarroako bertsolari txapeldunari

Bertsolaritza Nafarroa osora hedatzeko apustua

Auritzen abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa urriaren 24an. Finala, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izango da, azaroaren 29an. Dagoeneko ate joka dugu Nafarroako Bertsolari Txapelketaren edizio berria. Nafarroa Arenan aurkeztu dute 47. aldia, izan ere, lehendabizikoz han izango da Nafarroako finala, azaroaren 29an. Aurkezpenean izan dira Nerea Bruño Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Saioa Oneka Nafarroako Bertsozale […]

Read More… from Bertsolaritza Nafarroa osora hedatzeko apustua

Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu

Bertsozale Elkarteko egitasmoen bilketa prozesuak berrikusi dira eta tokian tokiko eragileekin harremanetan jarrita, eremu horretako jarduna aztertu eta hobekuntzak bideratu dira. Bertsularien Lagunak Elkarteak, Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak elkarlanean bertso dokumentazioaren bilketaren sistematizaziorako proiektua bideratu dute aurten. “Bertsolaritzaren egungo jardunak sortzen duen dokumentazioa biltzeko sistema propioa indartzeko lanean aritu gara, lurraldearen […]

Read More… from Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu

Nafarroako Bertso Eskoletako gaztetxoenek egonaldia egingo dute abenduan

Abenduaren 26tik 27ra izango dira Bertso Negulekuak, Legasan eta Amaiurren. Izena emateko epea zabalik da jada. Nafarroako Bertso Eskoletako gazteentzako egonaldia antolatu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak, azken urteetako ohiturari eutsiz. Aurten ere bi txandatan bereiziko dira Nafarroako Bertso Negulekuak, ikasmailaren arabera: DBHko ikasleek Amaiurren gozatuko dute egonaldiaz, Amaiurko Aterpean; LHkoek Legasan, Kattalin Aterpetxean. Bi txandak […]

Read More… from Nafarroako Bertso Eskoletako gaztetxoenek egonaldia egingo dute abenduan

Ostiralean emango diote hasiera Nafarroako taldekako bertso txapelketari

Oraingoan ere auzolana eta talde lana izango du oinarri. Denetara 13 taldek hartuko dute parte. Bardoak taldekako txapelketaren zazpigarren edizioa hilaren 13an abiatuko da Nafarroan. Oraingoan ere, talde parte hartzaileen herriez gain, beste sei herri batu dira saioak jasoko dituztenen zerrendara, eta bertan izango dira txapelketako sei finalaurrekoak. Hain zuzen ere Irurtzun, Tafalla, Etxauri, Irunberri, […]

Read More… from Ostiralean emango diote hasiera Nafarroako taldekako bertso txapelketari

Bertsoaroa zikloa otsailaren 10etik 24ra egingo da Iruñean

Aurtengo edizioak ere unean uneko bertsolaritzaren berri kalitatez eta aniztasunez ematea du helburu. Nafarroako Bertsolari Txapelketa udazkenean jokatzeak Bertsoaroa zikloa egutegian mugitzea ekarri du. Iruñeari egiten zaion bertsolaritza eskaintza orekatu nahi izan dute horrela Nafarroako Bertsozaleko kideek. Otsailaren 10etik 24ra egingo da, beraz, Bertsoaroaren 31.edizioa, eta azaldu dutenez, aurtengo edizioak unean uneko bertsolaritzaren berri kalitatez […]

Read More… from Bertsoaroa zikloa otsailaren 10etik 24ra egingo da Iruñean

Azaroaren 5ean abiatuko da Bertsoaroa zikloa Iruñean

Bertsolaritza Iruñean sustatzeko asmoz, Nafarroako Bertsozale elkarteak Iruñeko Udalarekin batera, Bertsoaroa zikloa antolatzen du urtero. Aurten 29. edizioa du eta zortzi emanaldi eskainiko dira guztira azaroaren 5etik 26ra bitartean, “kalitatez eta beste diziplinekiko harremanean bertsoa publiko ezberdinengana eramateko”. Nafarroako Bertsozalek iragarru duenez, bertsogintza ardatz duten askotariko emanaldiak bilduko ditu aurtengo Bertsoaroa zikloaren egitarauak, bertsoa publikoarengana […]

Read More… from Azaroaren 5ean abiatuko da Bertsoaroa zikloa Iruñean