Abestiak etorkizun itxaropentsuagorako garai berriei buruz hitz egiten du. Musikari donostiarrak Ane Irisarri abeslaria izan du lagun kanta ontzeko. Oliver Losada musikari donostiarrak Lurrin izeneko proiektua jarri zuen martxan 2020ko itxialdian, eta urte horretan bertan bere lehen EPa argitaratu zuen Kandela baten argitan izenpean. Orain aurrerapauso bat eman eta bere disko berria izango denaren aurrerapen […]
