Musikariak aurten kaleratuko du bere lehen diskoa. Bideoklipak Huhezinemako euskarazko bideoklip onenaren saria eskuratu zuen joan den urtarrilean. Askok Esne beltza taldearen Gogoak abestirako egindako kolaborazioagatik ezagutuko dute Flavio Banterla. Musikari italiarra Erasmus beka batekin iritsi zen Donostiara. Hutsetik hasi eta Euskal Herrian bizitzen geratzea erabaki zuen. Orain, aurten kaleratuko duen bere lehen diskoaren aurrerapen […]
