Nortasuna+ erakusketak zortzi artistaren obrak biltzen ditu. Otsailaren 27ra arte bisitatu ahal izango da, Oihaneder Euskararen Etxean. Euskal Keramikagile Garaikideak (EKG) elkarteak eta Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak Nortasuna+ izeneko erakusketa antolatu dute, Euskararen Etxeko 1. Solairuan, otsailaren 27ra arte. Antolatzaileek zehaztu dutenez, “Nortasuna+ euskal literaturaren parte diren testu ezberdinak abiapuntu hartuta egin den talde-erakusketa da”. […]
