Bizkaidatz sariaren 17. edizioan parte hartzeko deialdia zabalik da

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Oihane Amantegi eta Javier Ibarrola idazleek proposaturiko istorioen hasierei jarraikortasuna eman beharko diote. Irailaren 11ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak. Bizkaitarren literatura-sorkuntza bultzatu eta sustatzeko asmoz jaio zen Bizkaidatz Literatura Saria duela hamazazpi urte. Lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek bi idazlek proposaturiko istorioen hasierei jarraikortasuna eman beharko diote […]

Read More… from Bizkaidatz sariaren 17. edizioan parte hartzeko deialdia zabalik da

Cayo Hueso uhartera bidaia bat egitea proposatu du Oihane Amantegi idazleak bere azken eleberrian

Zornotzako idazlearen bigarren eleberria da Cayo Hueso, aurretik Ibaiertzeko ipuina liburua kaleratu zuen. Oraingoan, desioaren eta nostalgiaren hausnarketa antzeko bat proposatzen du Amantegik. Oihane Amantegi (Zornotza, 1985) idazleak bere bigarren eleberri laburra kaleratu du Cayo Hueso izenburupean. Donostian aurkeztu du lana elkar argitaletxearen eskutik eta azaldu duenez, Cayo Hueso Floridatik dingilizka geratutako azken uhartea da, […]

Read More… from Cayo Hueso uhartera bidaia bat egitea proposatu du Oihane Amantegi idazleak bere azken eleberrian

[Bideoa] Oihane Amantegik ‘Ibaiertzeko ipuina’ bere lehenengo eleberria kaleratu du

Heriotza zortzi urteko haur baten begietatik kontatu du idazleak. Amerikako Estatu Batuetako hegoaldean, Ochlockonee ibaiertzean, kokatu du Oihane Amantegi (Zornotza, 1985) idazle eta antropologoak Ibaiertzeko ipuina (Elkar) bere estreineko eleberria, “zehazten ez den garai ia mitiko batean”. Bertan eztia biltzen duten nekazari zuri pobreak eta ibaian bainatzen diren andre beltz mardulak bizi dira, eta horien […]

Read More… from [Bideoa] Oihane Amantegik ‘Ibaiertzeko ipuina’ bere lehenengo eleberria kaleratu du