Marabilli Festibala urriaren 6an eta 7an egingo dute Ondarroan

Aurtengoa Marabilli gaur egun ezagutzen den formatuan egiten den azken aldia izango dela iragarri dute. Ondarroa sormenaren erdigune bilakatzen duen Aitzol Aramaio zinegilearen omenezko Marabilli Festibala urriaren 6an eta 7an ospatuko da Ondarroan. Manuelistek eta Aramaioren etxeko eta lagunek egin dute aurkezpena gaur, Beikozini antzokian. Festibalak betiko oinarria izango badu ere, Kirmen Uribe idazle eta […]

Read More… from Marabilli Festibala urriaren 6an eta 7an egingo dute Ondarroan

Ondarroako Literatur Amuak eta Azaroak 25 bat eginda datoz, ‘Euskaraz feminismotik, feminismotik euskaraz’ lelopean

Formatu berritzailearekin dator aurtengo jaialdia. Ohikoa baino egun batzuk beranduxeago hasiko da, baina Udaleko euskara eta berdintasun sailen arteko elkarlanarekin, Literatur Amuak jaialdia eta Azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren inguruko egitarauak uztartuz. Aurten ere, Ondarroako Literatur Amuak jaialdian, herrian zein Euskal Herri osoan ezagunak diren artista eta ikuskizunez gozatzeko aukera izango da azaroaren […]

Read More… from Ondarroako Literatur Amuak eta Azaroak 25 bat eginda datoz, ‘Euskaraz feminismotik, feminismotik euskaraz’ lelopean

Musika, zirkua, antzerkia eta bertsoa biltzen dituen egitaraua prestatu dute Ondarroan Aste Santurako

Apirilaren 1, 2 eta 3rako hiru ekintza antolatu dituzte: Erik eta Win bertso-antzerki saio umoretsua, Moonshine Wagon taldearen heavy-bluegrass kontzertua eta Sarini Zirkoren umeentzako Txoriak-Txori ikuskizuna. Iazko Aste Santua oso berezia izan zela dio Ondarroako Udalak, eta, horregatik, Aste Santua Etxetik programazioa prestatu zuen. “Aurtengoa ere ohikoa izango ez den arren, gutxienez kultura jarduerak bertatik […]

Read More… from Musika, zirkua, antzerkia eta bertsoa biltzen dituen egitaraua prestatu dute Ondarroan Aste Santurako

Udarako ‘Kultur Uheri’ ekimena antolatu dute Ondarroan

Ikuskizunak askotarikoak izateaz gain, balore zehatzak lantzeko tresna gisa ere aurkeztu dituzte: berdintasuna, euskara, aniztasuna, topiko sexistak haustea, estereotipoak… horiez gain umorearentzako tartea ere egongo da. Sarrerak uztailaren 24tik aurrera egongo dira salgai Turismo Bulegoan. Kultur Uheri ekimena antolatu du Ondarroako Udalak uda sasoirako. Hala, uztailaren 31tik abuztuaren 30era bitartean herriak askotariko kultur ekimenez gozatzeko […]

Read More… from Udarako ‘Kultur Uheri’ ekimena antolatu dute Ondarroan

‘Nik sinistetsut!’ festibalak Ondarroako emakume artistak oholtzara igoko ditu abenduaren 21ean

Helburuak emakumeek sortutako lanak kalera ateratzea eta ikusgarritasuna ematea dira. Ondarroan emakume artista ugari daude eta horiei protagonismoa eta espazioa eskaintzeko asmoz, Udalak Nik Sinistetsut! festibala antolatu du abenduaren 21erako. Irina Alkorta Berdintasun zinegotziak azaldu duenez, “herriko emakumeek egindako adierazpen artistiko ezberdinak oholtza gainean jarriko dira, horrekin indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeen egiaren aitortza aldarrikatzea […]

Read More… from ‘Nik sinistetsut!’ festibalak Ondarroako emakume artistak oholtzara igoko ditu abenduaren 21ean