[BIDEOA] Txakur Gorria Sormen Kolektiboak ‘Orainmenean’ estreinatuko du bihar, Bilboko Euskararen Etxean

Kolektiboak bertsolaritzaren genealogia feminista “posible” bat landu du. Arratsaldeko 19:30ean aurkeztuko dute ikuskizuna Hi(ZKI)bridoak zikloaren baitan. Txakur Gorria Sormen Kolektiboak Orainmenean izeneko ikuskizuna estreinatuko du, bihar, urriak 8, Bilboko Euskararen Etxean, Hi(ZKI)bridoak zikloaren baitan. Diziplina anitzeko kolektiboak bertsolaritzaren genealogia feminista “posible” bat landu du. Kolektiboko kideen arabera, “bertsolaritzan beti kontatu izan da gizonezko bertsolarien historia. […]

Read More… from [BIDEOA] Txakur Gorria Sormen Kolektiboak ‘Orainmenean’ estreinatuko du bihar, Bilboko Euskararen Etxean