Aritz Galarraga idazlearen oroitzapen musikatuak plazara

Gogoan dut da Hondarribiko idazlearen azken lana. Liburua aurkezteko hiru emanaldi antolatu ditu hil honetan Hondarribian, Hendaian eta Irunen. Galarragak liburuko pasarteak irakurriko ditu Ibon Rodriguez musikariaren laguntzarekin. Bere oroitzapenak paper-txataletan idazten aritu da Aritz Galarraga idazlea (Hondarribia, 1980) hainbat urtez, gero material hori beste nonbaiten erabiltzeko asmoarekin, idazten dituen prentsa artikuluetan, esaterako. Baina, hasieran […]

Read More… from Aritz Galarraga idazlearen oroitzapen musikatuak plazara

[BIDEOA] Joxemari Iturralde idazleak ‘Udaberria Sutan, ia ehun haiku’ liburua kaleratu du

Pamiela argitaletxearekin argitaratu du 99 haiku biltzen dituen antologia. Udaberria Sutan, ia ehun haiku izeneko poesia liburuarekin heldu da Joxemari Iturralde (Tolosa, 1951) Donostiako Liburu Azokara. Idazleak gaur aurkeztu du liburua Konstituzio plazako Udal liburutegian, eta izenburuak berak dion bezala, 99 haikuz osaturiko antologia bat da. Egileak poesia liburu berezia dela azaldu du, izan ere, […]

Read More… from [BIDEOA] Joxemari Iturralde idazleak ‘Udaberria Sutan, ia ehun haiku’ liburua kaleratu du

[BIDEOA] Joseba Sarrionandiak ‘Gauzak direna balira’ gaukaria aurkeztu du Habanatik

Habanako Gaukaria trilogia ixtera dator lan berria. Bideo baten bidez azaldu du idazleak liburuaren nondik norakoak. Liburu mordoa idatzi dituen arren, Joseba Sarrionandiak (Iurreta, 1958) hauxe du berak idatzitako lan baten aurreneko aurkezpena kamera baten aurrean. “Lekuz kanpo sentitzen naiz, ze ni idazlea naiz eta liburuak egiten ditut eta ez zait ikus-entzunezkoa gustatzen, eta sentitzen […]

Read More… from [BIDEOA] Joseba Sarrionandiak ‘Gauzak direna balira’ gaukaria aurkeztu du Habanatik

‘Airea ez da debalde’ izeneko gaukaria kaleratu du Joseba Sarrionandiak

Iaz idatzitako Bizitzea ez al da oso arriskutsua? liburuaren jarraipena da lan berria. Airea ez da debalde izeneko lana plazaratu du Joseba Sarrionandia idazleak (Iurreta, 1958). Duela urtebete juxtu idatzitako Bizitzea ez al da oso arriskutsua? saiakeraren jarraipena da lan berria. Egileak gogoetarako beta eskaintzen du iazko azaroaren 1etik aurtengo otsailaren 28ra bitarteko idatziak biltzen […]

Read More… from ‘Airea ez da debalde’ izeneko gaukaria kaleratu du Joseba Sarrionandiak