Pantailak Euskarazek euskarazko ikus-entzunezko edukiak sustatzeko antolaturiko aktibazio sozialerako ariketaren II. edizioa maiatzaren 6tik 14ra izango da aurtengoan. “Euskaraldiaren testuinguruan eta honen sinergiak aprobetxatuz antolatu dugun ekimen honek helburu bikoitza izango du: batetik, euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea, eta bestetik, pantailen munduan euskarak dituen gabeziak agerian utziz erakundeak euskararen aldeko pausoak ematera gonbidatzea”, azaldu dute antolatzaileek. […]
‘Euskaraz ikus-entzunez egingo dugu!’ lelopean abiatuko da Pantailaldia maiatzaren 6an
