Aurten bi pastoral prestatzen ari dira Euskal Herrian. Lehena, uda honetan eskainiko dute Muskildin eta bigarrena, berriz, udazkenean Xaretan. Hur Xenda elkarteak hilabeteak eman ditu lanean Simone Veil pastorala antolatzen. Battitta Berrogainek idatzi du istorioa, Maite Davant errejenta da, eta Sophie Larrandaburu kantoreen eramailea. Gaiari dagokionez, Simone Veil Auschwitz-Birkenauko kontzentrazio esparruetara eraman zuten 17 urte […]
