Paul Urkijoren ‘Gaua’ filmak irekiko du Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea

Egitarau osoa urriaren erdialdean jakinaraziko da. Paul Urkijo Alijok zuzendutako film berriak, Gauak (2025), emango dio hasiera urriaren 31n Kursaalen Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen 36. edizioari. Astea urriaren 31tik azaroaren 7ra bitartean izango da, Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia Antzokian, eta hiriko beste agertoki batzuetan. Gaua Urkijok zuzendutako hirugarren film luzea da, Errementari (2017) […]

Read More… from Paul Urkijoren ‘Gaua’ filmak irekiko du Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea

Paul Urkijo zinemagileak ‘Irati’ filmaren sortze prozesuaz hitz egingo du larunbatean, Donostian

Hitzaldia euskaraz izango da aldibereko gaztelaniazko itzulpenarekin. Gonbidapenak eskuragarri daude jada Tabakalerako webgunean. Larunbat honetan, martxoak 4, Irati filmaren sortze prozesuaz hitz egingo du bere zuzendari Paul Urkijo Alijok, Donostiako Tabakalerako zine-aretoan. Pasa den ostiralean estreinatu zen pelikularen inguruko sekretuak kontatuko ditu zinemagile gasteiztarrak. Antolatzaileen arabera, “ez dira misterio gutxi izango, izan ere, Irati misterioz betetako mundua […]

Read More… from Paul Urkijo zinemagileak ‘Irati’ filmaren sortze prozesuaz hitz egingo du larunbatean, Donostian

Euskarazko pelikularik ikusiena izan da ‘Irati’ bere estreinaldian

Guztira, 112 kopia banatu dituzte Estatu espainiar osoan, erdiak baino gehiago jatorrizko bertsioan, euskaraz, proiektatu dira. Paul Urkijoren Irati filmak bost egun daramatza Hego Euskal Herriko zinema aretoetako karteleretan eta dagoeneko pelikularik ikusiena izan da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Orotara 204.000 euro irabazi ditu ostiraletik hona, euskaraz sortu den film baten estreinaldi arrakastatsuena bihurtuz. Guztira, […]

Read More… from Euskarazko pelikularik ikusiena izan da ‘Irati’ bere estreinaldian

Paul Urkijok zuzendutako ‘Irati’ filma azaroaren 18an iritsiko da zinema aretoetara

Zuzendari gasteiztarraren bigarren film luzea da Irati eta Eneko Sagardoy, Itziar Ituño eta Edurne Azkarate izango dira aktore nagusiak. Sitgesko nazioarteko jaialdiaren sail ofizialean parte hartu ondoren helduko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara Paul Urkijo zinemagilearen Irati izeneko film luzea. Lantaldeak kontatu duenez, filma Hego Euskal Herria eta Huescako hainbat lekutan grabatu dute eta […]

Read More… from Paul Urkijok zuzendutako ‘Irati’ filma azaroaren 18an iritsiko da zinema aretoetara

Paul Urkijo zinemagileak ‘Irati’ bigarren film luzea grabatzen hasiko dela iragarri du

Eneko Sagardoy, Itziar Ituño eta Edurne Azkarate izango dira aktore nagusiak. Filma datorren urteko udazkenean aurkeztea espero dute. Paul Urkijo zinemagileak irailaren amaieran ekingo dio Irati izeneko bigarren film luzearen grabaketa lanei. Zinemagile gasteiztarrarekin batera Eneko Sagardoy, Itziar Ituño eta Edurne Azkarate aktoreak ere izan dira pelikularen aurkezpenean, Donostiako Zinemaldian. Lantaldeak adierazi duenez, datozen zortzi […]

Read More… from Paul Urkijo zinemagileak ‘Irati’ bigarren film luzea grabatzen hasiko dela iragarri du

‘Irati’, Paul Urkijoren azken lana Canneseko Jaialdian izango da

Urkijoren azken proiektuak Fantastic 7 foroan parte hartuko du. Plataforma horren helburua unibertso fantastikoa lantzen duten zinegileen talentua sustatzea da eta, horretarako, laguntzak eta finantzazioa bilatuko dituzte. Sitgeseko Jaialdiak Irati, Paul Urkijoren film proiektu berria, aukeratu du Canneseko Marché du Film merkatuko Fantastic 7 foroan parte hartzeko. Gasteiztarrak zuzendutako euskarazko bigarren film luzea izango da […]

Read More… from ‘Irati’, Paul Urkijoren azken lana Canneseko Jaialdian izango da