Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kideek ‘Aiztondoren zirtotsa’ lana aurkeztuko dute ostegunean

Elkarguneak iaz irabazi zuen Mintzolak eta Kilometroak Kultur Elkarteak antolatzen duten Pello Mari Otaño Beka eta urtebeteko epea izan du proiektua garatzeko. Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko zenbait kidek; zehazki Beñat Iguaran, Haritz Mujika, Imanol Artola, Mikel Artola, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal kideek Aiztondoren zirtotsa. Aiztondoko zirto tradizioa eta aplikazio didaktikoa proiektua aurkeztu zuten iaz […]

Read More… from Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kideek ‘Aiztondoren zirtotsa’ lana aurkeztuko dute ostegunean

Pello Mari Otaño Bekarako deialdia zabalik da

Apirilaren 2ra arte egongo da proiektuak aurkezteko aukera. Kilometroak egitasmoak eta Mintzola Ahozko Lantegiak Pello Mari Otaño ikerketa beka aurkeztu dute, Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolaren eta Zizurkilgo Hernandorena Kultur Elkartearen babesarekin. Mintzolako kide Beñat Gaztelumendik adierazi duenez, “Villabonan kokatu zen Euskal Herri mailako proiektua, herriarentzat ere aberasgarria izateko asmoarekin, eta lan handia egin da […]

Read More… from Pello Mari Otaño Bekarako deialdia zabalik da