20 argazkik eta mosaiko erraldoi batek osatzen dute abenduaren 15era arte ikusgai egongo den erakusketa. Gaur arratsaldean bisita gidatu bat egingo dute. Piko Zulueta (Gasteiz, 1979) argazkilari arabarrak Basoratu izeneko erakusketa aurkeztu du gaur Gasteizko ARTgia aretoan. Proiektu honek argazkigintza sorkuntza garaikidea Shinrin Yokua-rekin (basoan ibiltzea eta gure zentzumenen bitartez naturarekin konektatzean datzan jardunbide japoniarra) uztartzen ditu. […]
